[itzul] Quesito

Rey Escalera, Fernando (Euskarabidea) fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es
Al, Eka 4, 08:55:21, CEST 2018


Aupa, Amaia. Biak dira. Xixter era xixterka.
Bortzirietan xixterka esaten dute, eta Orotarikoan ere hala ageri da.
Ongi izan.
Fernando Rey



Enviado de Samsung Mobile


-------- Mensaje original --------
De: Amaia Apalauza <amaia.apalauza a bildua gmail.com>
Fecha: 04/06/2018 08:16 AM (GMT+01:00)
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Asunto: Re: [itzul] Quesito

Egun on:

Fernando, gazta-xixter izango da, ezta? -ka hori ez al da atzizkia?

Ongi izan.

Rey Escalera, Fernando (Euskarabidea)<fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es<mailto:fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es>> igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko ekainaren 4(a) 07:48):
Egun on.
Ez da kontu erraza ongi erabakitzea nola esan “quesito”.
Lehenbizi, iruditzen zait bi kontu desberdin direla nola esan “quesito” eta nola “porciones de queso fundido”. Beste erregistro bat da, eta segur aski biak dira beharrezkoak.
Galderaren muina “quesito” denez, horretaz ariko naiz.

Nik bi modu ikusten ditut egokiak, ustez aski zabalduak daudenak, gainera. Biak ala biak deskriptiboak dira (tamaina edo forma hartzen baitute oinarri).

a)      Gaztatxoa. Baten batek kritikatuko du forma hau, baina esan, jende askok horrela esaten du, eta, egia esan, niri ez dit minik egiten belarrian.

b)      Gazta-atal (gazta-xixterka). Kaxa osoari eta atal bakoitzaren formari erreparatuta, oso egokia iruditzen zait, “gajo” baten forma baitu. Xixterka erabili izan dut nik, baina ongi dakit oso forma lokala dela.

Ongi izan.
Fernando Rey







ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago