[itzul] Ingera hitzaren egokitasunaz zalantzak

Pako Sudupe Elortza psudupe a bildua pasaia.net
Al, Eka 4, 08:53:21, CEST 2018


Eskerrik asko Iñaki, Martin eta Xabier, zuen iritzia emateagatik. 

Bitxia da hitzon sorrera eta bitxia bilakaera. "Ingera" 2003ko Foru Arauaren aurretik, apenas erabiliko zen hiztunen artean, baina itzultzaile bati edo batzuei - batzuei izango ahal zen!- egokia iruditu zitzaien hitz horri bizi berri bat ematea, arlo jakin batean, administrazioko ogasuneko tramitazioetan, eta esan dezagun "bota" egin zutela uretara, paperetara, hobeto esanda, eta, jakina, euskaraz lan egiten duten teknikariek, edo, gehienetan, seguru asko, administrazioan lan egiten duten itzultzaileek hartu zuten delako Foru Arautik, eta hitz hori biziberritzen hasi ziren. 
Baina, beste batzuek, hitz ulergaitz hori erabiltzeari muzin eginik, ohartuki edo oharkabean, "eragozpen"-i ireki zioten bidea, eta lehia sortu, askotan gertatzen zaigun bezala; hori guztia idatziz; zeren ahoz "reparo" edo "erreparo" izango dira erabilienak, seguru asko, administrazioko langileen artean. 
1. Ikuspegi linguistiko egoki baten arabera, hobe da administrazioko hizkera neutroan erabilera arruntean hitzek berezko izan ohi dituzten konnotaziorik gabeko hitz bat hautatzea, eta horrenbestez, "ingera" egokia da. Gaztelaniak kasu honetan horrela jokatu ez izanak ez du hautuaren egokitasuna zalantzan jartzen. Jakina, horren ifrentzua da oso jende alfabetatu gutxik ezagutzen duela hitz horren esanahi mugatu hori; behar ere jende gutxik behar du adiera hertsi hori. 
2. Lehen kolpean ulertzen den hitza hautatzea, adiera ezberdinak gorabehera. 

Momentuan, "ingera"-ren alde egin dugu hemen. 


Igorlea: "Xabier Aristegieta" <allurritza a bildua gmail.com> 
Hartzailea: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com> 
Bidalita: 2018(e)ko Ekainak 1, Ostirala 14:47:33 
Gaia: Re: [itzul] Ingera hitzaren egokitasunaz zalantzak 

Bai "ingera" bai "ingira" niri guztiz ezezagunak zaizkidala aitortzen dut. 

Baina existitzen den hitz bat pixka bat biziberritzea oso ongi iruditzen zait. 

Eta, batez ere, ezinbestekoa iruditzen zait hitzak desberdin diren esanahiez puzten eta puzten ez joatea. 

Xabier Aristegieta 

Rezola Clemente, Martín < martin-rezola a bildua ivap.eus > igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko ekainaren 1(a) 11:13): 





Euskaltzaindiaren Hiztegian, “ingira”. 




From: Pako Sudupe Elortza [mailto: psudupe a bildua pasaia.net ] 
Sent: ostirala, 2018.eko ekainak 1 10:44 
To: itzul a bildua postaria.com 
Subject: [itzul] Ingera hitzaren egokitasunaz zalantzak 





Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzko abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauan, 70. artikuluan "Ingerak" arautzen dira. 

Hona 70. artikuluaren lehen puntua: "Kontuhartze-eginkizuna erabiltzean, organo kontuhartzailea aztergai diren egintzen, agirien edo espedienteen edukiarekin edo itxurarekin ados ez badago, bere ingerak idatziz azaldu beharko ditu erabakia edo ebazpena hartu baino". Gaztelaniaz, "reparos". 



Eta badira "ingera etenarazleak" edo "etengarriak", hots, administrazio tramitazioa eteten dutenak. 



Halere, Interneteko bilatzaile erabilienean begiratuta, badirudi oso arrakasta txikia izan duela "ingerak" gure udaletan-eta, eta "eragozpen"-ek lehia egiten diola. 



Zalantzan gabiltza " ingera etenarazle " erabili ala " eragozpen etenarazle ". 



Euskaltzaindiaren Hiztegian ez du sarrerarik "ingera" hitzak. 



Foru Arauan erabilia den hitza baztertzeak zalantzak sortzen dizkigu, teknikariek txostenak, gisa denez, arautegian oinarriturik egiten dituzte eta. 



Iritziak, irizpideak, eskertuko genituzke. 


lehen 







-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180604/e88a5195/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago