[itzul] Ingera hitzaren egokitasunaz zalantzak

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Or, Eka 1, 14:47:33, CEST 2018


Bai "ingera" bai "ingira" niri guztiz ezezagunak zaizkidala aitortzen dut.

Baina existitzen den hitz bat pixka bat biziberritzea oso ongi iruditzen
zait.

Eta, batez ere, ezinbestekoa iruditzen zait hitzak desberdin diren
esanahiez puzten eta puzten ez joatea.

Xabier Aristegieta

Rezola Clemente, Martín<martin-rezola a bildua ivap.eus> igorleak hau idatzi zuen
(2018(e)ko ekainaren 1(a) 11:13):

> Euskaltzaindiaren Hiztegian, “ingira”.
>
>
>
> *From:* Pako Sudupe Elortza [mailto:psudupe a bildua pasaia.net]
> *Sent:* ostirala, 2018.eko ekainak 1 10:44
> *To:* itzul a bildua postaria.com
> *Subject:* [itzul] Ingera hitzaren egokitasunaz zalantzak
>
>
>
> Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzko
> abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauan, 70. artikuluan "Ingerak" arautzen
> dira.
>
> Hona 70. artikuluaren lehen puntua: "Kontuhartze-eginkizuna erabiltzean,
> organo kontuhartzailea aztergai diren egintzen, agirien edo espedienteen
> edukiarekin edo itxurarekin ados ez badago, bere * ingerak* idatziz
> azaldu beharko ditu erabakia edo ebazpena hartu baino". Gaztelaniaz,
> "reparos".
>
>
>
> Eta badira "ingera etenarazleak" edo "etengarriak", hots, administrazio
> tramitazioa eteten dutenak.
>
>
>
> Halere, Interneteko bilatzaile erabilienean begiratuta, badirudi oso
> arrakasta txikia izan duela "ingerak" gure udaletan-eta, eta "eragozpen"-ek
> lehia egiten diola.
>
>
>
> Zalantzan gabiltza "*ingera etenarazle*" erabili ala "*eragozpen
> etenarazle*".
>
>
>
> Euskaltzaindiaren Hiztegian ez du sarrerarik "ingera" hitzak.
>
>
>
> Foru Arauan erabilia den hitza baztertzeak zalantzak sortzen dizkigu,
> teknikariek txostenak, gisa denez, arautegian oinarriturik egiten dituzte
> eta.
>
>
>
> Iritziak, irizpideak, eskertuko genituzke.
>
> lehen
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180601/962557ba/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago