[itzul] A media tarde
Maite Darceles
maitedarceles a bildua gmail.com
Ost, Eka 6, 07:51:18, CEST 2018
Gurean "arratsalde erdian" esango genuke.
Egunak 24 orduak hartzen ditu, eta, beraz, egunaren erdi partea eguerdia
da. Gauarekin berdintsu, nahiz eta gaur egungo ohituretan gauaren
hasieratzat hartzen dugun gauerdia, edo hasieratik hurbilago egon, erditik
baino.
Arratsa, ordea, gurean behintzat, ez da eguerditik gaua hasten deneko tarte
osoa, azkena baizik, eta beraz, "arrats erdian" ez zait iruditzen "a media
tarde"-ren parekoa.
godofredo a <texla39 a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2018 eka. 5a, ar.
23:59):
> arrats erdian? (gauerdian eta eguerdian gogoan)
> arrats goran? (arrats beheran abiapuntua hartuta)
> arratsaldean, besterik gabe?
> arratsaldeko 5-6etan?
> Zelan esango zenukete zeuenean?
>
> Eskerrik asko!
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180606/f6635c76/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago