[itzul] A media tarde

godofredo a texla39 a bildua gmail.com
Ost, Eka 6, 09:35:45, CEST 2018


Eskerrik asko! Hala jarriko dut!

2018-06-06 8:07 GMT+02:00 Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.eus>:

> Euskaltzaindiaren Hiztegia:
>
> *arratsalde *iz. Eguerditik ilunabarrera doan denbora. *Arratsaldeko
> bostetan. Arratsaldean izango dira ospakizunak. Igande arratsaldeetako bake
> eguzkitsuan*.
> (...)
> *arratsalde erdi, arratsalde-erdi.* *Bazetozen arranondotarrok etxerantz,
> arratsalde erdi inguruan. Arratsalde erdian, ezkonberriek Bilborako bidea
> hartu zuten. Osoro argitu zen zeru aldea arratsalde erdirako*.
>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
> Tel.: 943363040 | luzp.: 216
>
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> <http://www.elhuyar.eus> <http://www.elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus
> <http://www.elhuyar.eus/> *
>
> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza> <http://www.elhuyar.eus/>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
>
>
> 2018-06-06 7:51 GMT+02:00 Maite Darceles <maitedarceles a bildua gmail.com>:
>
>> Gurean "arratsalde erdian" esango genuke.
>> Egunak 24 orduak hartzen ditu, eta, beraz, egunaren erdi partea eguerdia
>> da. Gauarekin berdintsu, nahiz eta gaur egungo ohituretan gauaren
>> hasieratzat hartzen dugun gauerdia, edo hasieratik hurbilago egon, erditik
>> baino.
>> Arratsa, ordea, gurean behintzat, ez da eguerditik gaua hasten deneko
>> tarte osoa, azkena baizik, eta beraz, "arrats erdian" ez zait iruditzen "a
>> media tarde"-ren parekoa.
>>
>> godofredo a <texla39 a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2018 eka. 5a,
>> ar. 23:59):
>>
>>> arrats erdian? (gauerdian eta eguerdian gogoan)
>>> arrats goran? (arrats beheran abiapuntua hartuta)
>>> arratsaldean, besterik gabe?
>>> arratsaldeko 5-6etan?
>>> Zelan esango zenukete zeuenean?
>>>
>>> Eskerrik asko!
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180606/c2aedcf7/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago