[itzul] mota

Amaia Apalauza amaia.apalauza a bildua gmail.com
Al, Eka 18, 12:21:04, CEST 2018


Bai, baina EPGn ikusten da gaur egun oso zabaldua dagoela 'mota horretako +
izena' ere:
http://www.ehu.eus/cgi-bin/ereduzkoa/bilatu09.pl?s=&S=&o=1&z=&h=2&c=&n=bietan&k1=1&m1=hitza&h1=mota&f1=&d2=1&k2=1&m2=hitza&h2=horretako&f2=&d3=1&m3=lema&h3=&f3=&d4=1&m4=lema&h4=&f4=&d5=1&m5=lema&h5=&f5=

Esango nuke kalkozko egitura berria dela.

Mila esker bioi!


Alfontso Mujika Etxeberria<a.mujika a bildua elhuyar.eus> igorleak hau idatzi zuen
(2018(e)ko ekainaren 18(a) 11:35):

> Niri ere ez zait ohikoa iruditzen. "halako", "horrelako" eta "era
> horretako", berriz, bai.
> *Euskaltzaindiaren hiztegi*an begiratuta, "era horretako" moldekoak ageri
> dira, aurrean izenik ez dutela, eta horiek naturalak iruditzen zaizkit.
> Adibidez:
>
> *erakustazoka* *1* iz. Alor jakin bateko produktuak erakusteko eratzen
> den azoka. *Makinen erakustazoka*. *2* iz. Era horretako azokak egiteko
> prestaturiko eraikina
>
> *kontrata* *1* iz. *Heg.* Adosturiko diru kopuru baten truke zerbitzu bat
> emateko edo lan bat egiteko hitzarmena. *Greba eguna izan zuten atzo
> Eusko Jaurlaritzak kontraten bidez kudeatutako eskola jantokietako
> langileek*. *2* iz. *Heg.* Era horretako hitzarmena duen enpresa.
>
> *metonimia* iz. *Hizkl.*, *Liter.* Gauzaki edo kontzeptu bat adierazteko,
> haren izena erabili ordez, gauzaki edo kontzeptu horrekin zerikusia duen
> beste izen bat erabiltzea. *Idazleak zilegi ez ezik berezkoa du era
> horretako metonimiak egitea.*
>
> *ahazte* iz. *ahaztu* aditzari dagokion ekintza. *Era horretako ahazteak
> maiz gertatzen dira*.
>
> *dielektriko* *1* adj./iz. *Fis.* Eroale txarra dena. Ik. *isolatzaile*. *Plaken
> artean material dielektriko bat txertatuz eta polarizatuz kondentsadore
> baten karga metatzeko ahalmena handi daiteke*. *2* adj. *Fis.* Eroale
> txarrak diren gaiena, era horretako gaiei dagokiena
>
> *engranaje* iz. *Teknol.* Gurpil horzduna, higidura transmititzeko
> erabiltzen dena; era horretako gurpilez osaturiko mekanismoa
>
> --------
>
> "mota" hitzarekin, berriz, gehien-gehienak "IZENA + mota + horretako"
> moldekoak dira. Baina badira hiru salbuespen (bi definizioan daude, eta
> hirugarrena adibide batean:
>
> *pornografia* iz. Gauza lizunen adierazpena edo deskripzioa, irudi,
> idazlan eta kidekoen bidez egiten dena; mota horretako literatura- edo
> arte-obra.
> *drama* *1* iz. Tragediaren eta komediaren gaiak nahasten diren antzerki
> mota; mota horretako antzerki lana. *Lessing-en dramak. Drama-idazlea*.
>
> *baldintza* *1* iz. Zerbait gertatzeko edo betetzeko nahitaezko den
> gauza. Ik. *kondizio*. *Baldintzak jarri, ezarri. Eskatzen den baldintza
> bakarra. Zerbaitetarako bete behar diren baldintzak. Baldintza nagusia.
> Baldintzarik eza. Baldintzarik gabe. Aukerako baldintzak. Baldintzak,
> jakina denez, bi eratakoak dira: beharrezkoak eta nahikoak. Batasuna ez da
> aski den baldintza, baina bai premiazko eta ezinbestekoa*. *2* iz.
> *Hizkl.* Baldintza adierazten duen perpausa. *Garai eta euskalki
> guztietako autoreetan aurkitzen da egitura hau, eta esan daiteke egitura
> zabalduena dela mota horretako baldintzetan.*
>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
> Tel.: 943363040 | luzp.: 216
>
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> <http://www.elhuyar.eus> <http://www.elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus
> <http://www.elhuyar.eus/> *
>
> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza> <http://www.elhuyar.eus/>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
>
>
> 2018-06-18 10:28 GMT+02:00 Rey Escalera, Fernando (Euskarabidea) <
> fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es>:
>
>> Ez dakit baztertzekoa den, baina niri ez zait naturala iruditzen.
>>
>> “Halako”, “horrelako” iruditzen zait soluzio hobea, edo zuk zerorrek
>> proposatzen zenuena.
>>
>>
>>
>> Segur aski kalko desegoki bat da.
>>
>>
>> Fernando Rey
>>
>>
>>
>>
>>
>> *From:* Amaia Apalauza [mailto:amaia.apalauza a bildua gmail.com]
>> *Sent:* lunes, 18 de junio de 2018 10:26
>> *To:* Itzul
>> *Subject:* [itzul] mota
>>
>>
>>
>> Egun on:
>>
>>
>>
>> Zalantza bat sortu zait, eta ea laguntzen didazuen. Gaur egungo
>> testuetan, barra-barra ikusten dira honelako egiturak (Iturria: EPG):
>>
>>
>>
>> Azken boladan bizi dugun une itxaropentsua kontuan hartuta *mota**
>> horretako ekintzak* gehiago ez izatea espero dugu.
>>
>>
>>
>> Irakasleek diote justu *mota** horretako txisteak* direla
>> erabilgarrienak balioez hitz egin eta eztabaida sortzeko.
>>
>>
>>
>> Jaurlaritza kostalde osoan *mota** horretako portuak* ari da bultzatzen.
>>
>>
>>
>> Nire zalantza da ea ez ote diren zuzenagoak hauek: *ekintza mota horiek*,
>> *txiste mota horiek*, *portu mota hori(ek)*.
>>
>>
>>
>> Zer iruditzen zaizue? Orotarikoan begiratuta, adibide gehienak 'izena +
>> mota' moldekoak dira, baina badirudi gaur egun erabat zabaldua dagoela
>> beste egitura hori.
>>
>>
>>
>> Beraz, nire galdera: ontzat jo beharrak dira halako egiturak?
>>
>>
>>
>> Eskerrik asko,
>>
>>
>>
>> Amaia
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180618/c0a168a6/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago