[itzul] mota
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.eus
Al, Eka 18, 11:35:39, CEST 2018
Niri ere ez zait ohikoa iruditzen. "halako", "horrelako" eta "era
horretako", berriz, bai.
*Euskaltzaindiaren hiztegi*an begiratuta, "era horretako" moldekoak ageri
dira, aurrean izenik ez dutela, eta horiek naturalak iruditzen zaizkit.
Adibidez:
*erakustazoka* *1* iz. Alor jakin bateko produktuak erakusteko eratzen den
azoka. *Makinen erakustazoka*. *2* iz. Era horretako azokak egiteko
prestaturiko eraikina
*kontrata* *1* iz. *Heg.* Adosturiko diru kopuru baten truke zerbitzu bat
emateko edo lan bat egiteko hitzarmena. *Greba eguna izan zuten atzo Eusko
Jaurlaritzak kontraten bidez kudeatutako eskola jantokietako langileek*. *2*
iz. *Heg.* Era horretako hitzarmena duen enpresa.
*metonimia* iz. *Hizkl.*, *Liter.* Gauzaki edo kontzeptu bat adierazteko,
haren izena erabili ordez, gauzaki edo kontzeptu horrekin zerikusia duen
beste izen bat erabiltzea. *Idazleak zilegi ez ezik berezkoa du era
horretako metonimiak egitea.*
*ahazte* iz. *ahaztu* aditzari dagokion ekintza. *Era horretako ahazteak
maiz gertatzen dira*.
*dielektriko* *1* adj./iz. *Fis.* Eroale txarra dena. Ik.
*isolatzaile*. *Plaken
artean material dielektriko bat txertatuz eta polarizatuz kondentsadore
baten karga metatzeko ahalmena handi daiteke*. *2* adj. *Fis.* Eroale
txarrak diren gaiena, era horretako gaiei dagokiena
*engranaje* iz. *Teknol.* Gurpil horzduna, higidura transmititzeko
erabiltzen dena; era horretako gurpilez osaturiko mekanismoa
--------
"mota" hitzarekin, berriz, gehien-gehienak "IZENA + mota + horretako"
moldekoak dira. Baina badira hiru salbuespen (bi definizioan daude, eta
hirugarrena adibide batean:
*pornografia* iz. Gauza lizunen adierazpena edo deskripzioa, irudi, idazlan
eta kidekoen bidez egiten dena; mota horretako literatura- edo arte-obra.
*drama* *1* iz. Tragediaren eta komediaren gaiak nahasten diren antzerki
mota; mota horretako antzerki lana. *Lessing-en dramak. Drama-idazlea*.
*baldintza* *1* iz. Zerbait gertatzeko edo betetzeko nahitaezko den gauza.
Ik. *kondizio*. *Baldintzak jarri, ezarri. Eskatzen den baldintza bakarra.
Zerbaitetarako bete behar diren baldintzak. Baldintza nagusia. Baldintzarik
eza. Baldintzarik gabe. Aukerako baldintzak. Baldintzak, jakina denez, bi
eratakoak dira: beharrezkoak eta nahikoak. Batasuna ez da aski den
baldintza, baina bai premiazko eta ezinbestekoa*. *2* iz. *Hizkl.*
Baldintza adierazten duen perpausa. *Garai eta euskalki guztietako
autoreetan aurkitzen da egitura hau, eta esan daiteke egitura zabalduena
dela mota horretako baldintzetan.*
*Alfontso Mujika Etxeberria*
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
[image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
*a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 216
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.eus> <http://www.elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus
<http://www.elhuyar.eus/> *
<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza> <http://www.elhuyar.eus/>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
2018-06-18 10:28 GMT+02:00 Rey Escalera, Fernando (Euskarabidea) <
fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es>:
> Ez dakit baztertzekoa den, baina niri ez zait naturala iruditzen.
>
> “Halako”, “horrelako” iruditzen zait soluzio hobea, edo zuk zerorrek
> proposatzen zenuena.
>
>
>
> Segur aski kalko desegoki bat da.
>
>
> Fernando Rey
>
>
>
>
>
> *From:* Amaia Apalauza [mailto:amaia.apalauza a bildua gmail.com]
> *Sent:* lunes, 18 de junio de 2018 10:26
> *To:* Itzul
> *Subject:* [itzul] mota
>
>
>
> Egun on:
>
>
>
> Zalantza bat sortu zait, eta ea laguntzen didazuen. Gaur egungo testuetan,
> barra-barra ikusten dira honelako egiturak (Iturria: EPG):
>
>
>
> Azken boladan bizi dugun une itxaropentsua kontuan hartuta *mota**
> horretako ekintzak* gehiago ez izatea espero dugu.
>
>
>
> Irakasleek diote justu *mota** horretako txisteak* direla erabilgarrienak
> balioez hitz egin eta eztabaida sortzeko.
>
>
>
> Jaurlaritza kostalde osoan *mota** horretako portuak* ari da bultzatzen.
>
>
>
> Nire zalantza da ea ez ote diren zuzenagoak hauek: *ekintza mota horiek*, *txiste
> mota horiek*, *portu mota hori(ek)*.
>
>
>
> Zer iruditzen zaizue? Orotarikoan begiratuta, adibide gehienak 'izena +
> mota' moldekoak dira, baina badirudi gaur egun erabat zabaldua dagoela
> beste egitura hori.
>
>
>
> Beraz, nire galdera: ontzat jo beharrak dira halako egiturak?
>
>
>
> Eskerrik asko,
>
>
>
> Amaia
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180618/ec645e45/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago