[itzul] Pertsona gorrendako euskarazko azpidatziak
Maider Lizoain
maiderlico a bildua gmail.com
Or, Eka 22, 17:19:42, CEST 2018
Arratsalde on denoi:
Ikus-entzunezko itzulpengintza master bat egiten ari naiz, eta pertsona
gorrendako euskarazko azpidatzien gaur egungo egoera zein den aztertzen ari
naiz master amaierako lana osatzeko.
Herritarrek azpidatzi mota horren inguruan zer uste duten, ezagutzen edota
erabiltzen duten jakin nahi dut. Informazio hori lortzeko inkesta hau
<https://goo.gl/forms/3d1VYr4VEyS5R4M82> prestatu dut. Euskara dakien
jendearen erantzunak behar ditut, euskara ikasten hasi berri badira ere;
gaztelera zein frantsesez betetzeko aukera ere badago. Zenbat eta jende
gehiagok erantzun, orduan eta hobeto; horregatik inkesta zabaltzeko
laguntza eskatzen dizuet mezu honekin. Bost atal besterik ez du eta 10
minutu baino gutxiagoan bete daiteke.
Zalantzarik edukiz gero edo nirekin harremanetan jarri nahi izanez gero,
helbide elektroniko honetan aurkituko nauzue: lizoainm a bildua roehampton.ac.uk
Eskerrik asko zuen arreta eta laguntzarengatik.
Maider Lizoain Cotanda
MA Audiovisual Translation
Roehampton University
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180622/7abd099a/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago