[itzul] Inherente

Bittor Abarzuza bittorbe a bildua gmail.com
Ost, Mar 7, 20:34:54, CET 2018


Kaixo,

Atxikimedua ez "adhesión". "Inherente" hori izanen zen berez duen
ezaugarria, atxikita duena, barnean duelarik. Bata edo bestea... nahiko
antzekoak, nik uste. Potere publikoek berez duten aginte-indarraz ari
garelakoan nago.

Gero arte, Bitor Abarzuza



Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2018(e)ko martxoaren 7(a) 19:11):

> Zuzentzen ari naizen itzulpen batean, "autoridad inherente a los poderes
> públicos" honela euskaratuta agertzen da: "botere publikoei datxekien
> agintaritza".
>
> Itzulpen horrek harridura sortu dit, nire ustez ez baitu inola ere
> "inherente" ideia adierazten, baizik eta, ezer izatekotan, "inherente"ren
> kontrakoa edo kontrakotsua den ideia bat ("autoridad con que *se inviste *a
> los poderes públicos", edo antzeko zerbait). Ezen, definizio hutsez, dena
> delako zerbaiti "atxikitzen" zaion edozer, "zerbait" horretaz bestelakoa
> da, eta ez "inherentea".
>
> Alabaina, ikusi dut Elhuyar hiztegiak euskaratze-proposamen horixe egiten
> duela:
>
>
> *adj.* -i atxiki; -i datxekion, *atxiki*
> <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/inherente#>
>
> *la contaminación es un problema inherente a la industria*: kutsadura
> industriari datxekion arazoa da
>
> Ibon Sarasolaren Zehazki hiztegiak ere jasotzen du, bai,
> euskaratze-proposamen hori ("eritasunari datxekion sukarra" adibidea
> jasotzen du), baina esanahiari nire ustez askoz hobeto heltzen dion
> "berezkoa zaion/duen" ere jasotzen du. Kurioski, "datxekion" forma hori,
> antza, kontzeptualki zuzen baina estilistikoki goi-mailakoa litzatekeen
> forma gisa jasotzen du.
> Euskaltermek adibide bana eskaintzen du: "rasgo inherente = berezko
> tasun", "reflexivo inherente = bihurkari atxiki".
>
> Gorago esan dut, eta berriro esango dut: nire iritziz, "datxekion" horrek
> ez du balio "inherente" adierazteko, "atxikitze"aren ekintza hutsak bi
> elementu ezberdinez ari garela adierazten baitu, eta ez batek "berezkoa"
> duen zerbaitez.
>
> Eta, nire ustez, itzulpen-aukera horrek euskarazko ulermenari egiten dion
> kaltea are larriagoa da kontuan hartzen denean "atxiki"ri eman ohi zaion
> "adjuntar", "añadir" esanahia; hots, halako kasuak non ageri-agerikoa den
> elementu guztiz bereizi eta beregainen elkarlotzea dela hizpide.
>
> Seguruenik, arazo honetan zerikusia du "inherente"ri buruz DRAEk ematen
> duen azalpenak...
>
> inherente
>
> Del lat. *inhaerens, -entis,* part. act. de *inhaerēre* 'estar unido'.
>
> 1. adj. Que por su naturaleza está de tal manera unido a algo, que no se
> puede separar de ello. Derechos inherentes a su cargo.
>
> 2. adj. Gram. Perteneciente a una unidad gramatical con independencia de
> las relaciones que esta pueda establecer en la oración. El género femenino
> es inherente en el nombre pared.
>
>  ...halako moldez non "estar unido" hori "haber sido unido" gisa ulertu
> bide den. Eta hortik, ustez, "datxekion" horrek atxikitze-egintzari berari
> ematen dion protagonismoa.
>
>
> Askoz ere egokiagoa iruditzen zait María Moliner-ek ematen duen definizioa:
>
> "(...) Se dice, con respecto a una cosa, de otra que *está en ella o va
> junto con ella como propia e inseparable*..." [neuk nabarmendua]
>
> Guzti horrengatik, "inherente = berezko / inherente" euskaratzearen alde
> nago ni.
>
>
> Xabier Aristegieta
>
>
>
>
>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180307/c637fee3/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago