[itzul] Inherente

Bittor Abarzuza bittorbe a bildua gmail.com
Ast, Mar 8, 10:38:47, CET 2018


Egun on:

Atxikimendua eta "adhesión" gauza bera direla esan nahi nuen. "Botere
publikoei berezkoa duten aginpidea" esanen nuke nik, agintari*tza* hori
ekintza bainoago kargua, *izaera-egoera*, lanbidea delakoan.

Ongi izan, Bitor

Iñaki Lopez de Luzuriaga<inaki.luzuriaga a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi
zuen (2018(e)ko martxoaren 7(a) 20:52):

> Aginte/botere publikoek berezkoa dute agintaritza,
> Aginte/botere publikoei berezkoa zaie agintaritza,
>
> Hala esango nuke nik, goraintzi
>
> Iñaki
>
> 2018-03-07 19:11 GMT+01:00 Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>:
>
>> Zuzentzen ari naizen itzulpen batean, "autoridad inherente a los poderes
>> públicos" honela euskaratuta agertzen da: "botere publikoei datxekien
>> agintaritza".
>>
>> Itzulpen horrek harridura sortu dit, nire ustez ez baitu inola ere
>> "inherente" ideia adierazten, baizik eta, ezer izatekotan, "inherente"ren
>> kontrakoa edo kontrakotsua den ideia bat ("autoridad con que *se inviste
>> *a los poderes públicos", edo antzeko zerbait). Ezen, definizio
>> hutsez, dena delako zerbaiti "atxikitzen" zaion edozer, "zerbait" horretaz
>> bestelakoa da, eta ez "inherentea".
>>
>> Alabaina, ikusi dut Elhuyar hiztegiak euskaratze-proposamen horixe egiten
>> duela:
>>
>>
>> *adj.* -i atxiki; -i datxekion, *atxiki*
>> <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/inherente#>
>>
>> *la contaminación es un problema inherente a la industria*: kutsadura
>> industriari datxekion arazoa da
>>
>> Ibon Sarasolaren Zehazki hiztegiak ere jasotzen du, bai,
>> euskaratze-proposamen hori ("eritasunari datxekion sukarra" adibidea
>> jasotzen du), baina esanahiari nire ustez askoz hobeto heltzen dion
>> "berezkoa zaion/duen" ere jasotzen du. Kurioski, "datxekion" forma hori,
>> antza, kontzeptualki zuzen baina estilistikoki goi-mailakoa litzatekeen
>> forma gisa jasotzen du.
>> Euskaltermek adibide bana eskaintzen du: "rasgo inherente = berezko
>> tasun", "reflexivo inherente = bihurkari atxiki".
>>
>> Gorago esan dut, eta berriro esango dut: nire iritziz, "datxekion" horrek
>> ez du balio "inherente" adierazteko, "atxikitze"aren ekintza hutsak bi
>> elementu ezberdinez ari garela adierazten baitu, eta ez batek "berezkoa"
>> duen zerbaitez.
>>
>> Eta, nire ustez, itzulpen-aukera horrek euskarazko ulermenari egiten dion
>> kaltea are larriagoa da kontuan hartzen denean "atxiki"ri eman ohi zaion
>> "adjuntar", "añadir" esanahia; hots, halako kasuak non ageri-agerikoa den
>> elementu guztiz bereizi eta beregainen elkarlotzea dela hizpide.
>>
>> Seguruenik, arazo honetan zerikusia du "inherente"ri buruz DRAEk ematen
>> duen azalpenak...
>>
>> inherente
>>
>> Del lat. *inhaerens, -entis,* part. act. de *inhaerēre* 'estar unido'.
>>
>> 1. adj. Que por su naturaleza está de tal manera unido a algo, que no se
>> puede separar de ello. Derechos inherentes a su cargo.
>>
>> 2. adj. Gram. Perteneciente a una unidad gramatical con independencia de
>> las relaciones que esta pueda establecer en la oración. El género
>> femenino es inherente en el nombre pared.
>>
>>  ...halako moldez non "estar unido" hori "haber sido unido" gisa ulertu
>> bide den. Eta hortik, ustez, "datxekion" horrek atxikitze-egintzari berari
>> ematen dion protagonismoa.
>>
>>
>> Askoz ere egokiagoa iruditzen zait María Moliner-ek ematen duen
>> definizioa:
>>
>> "(...) Se dice, con respecto a una cosa, de otra que *está en ella o va
>> junto con ella como propia e inseparable*..." [neuk nabarmendua]
>>
>> Guzti horrengatik, "inherente = berezko / inherente" euskaratzearen alde
>> nago ni.
>>
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180308/97136535/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago