[itzul] Inherente

Lexikografia atala hiztegia a bildua labayru.eus
Ast, Mar 8, 10:39:04, CET 2018


Labayru Hiztegian batutakoak lagungarri izango zaizkizuelakoan: 

https://hiztegia.labayru.eus/emaitza/LH/all/inherente/2519142?locale=eu 

 LABAYRU HIZTEGIAREN LANTALDEA 
 Lexikografia atala 

 944 060 171 
 WWW.LABAYRU.EUS 

2018-03-07 19:11 egunean, Xabier Aristegieta-(e)k idatzi du:

> Zuzentzen ari naizen itzulpen batean, "autoridad inherente a los poderes públicos" honela euskaratuta agertzen da: "botere publikoei datxekien agintaritza". 
> 
> Itzulpen horrek harridura sortu dit, nire ustez ez baitu inola ere "inherente" ideia adierazten, baizik eta, ezer izatekotan, "inherente"ren kontrakoa edo kontrakotsua den ideia bat ("autoridad con que SE INVISTE a los poderes públicos", edo antzeko zerbait). Ezen, definizio hutsez, dena delako zerbaiti "atxikitzen" zaion edozer, "zerbait" horretaz bestelakoa da, eta ez "inherentea". 
> 
> Alabaina, ikusi dut Elhuyar hiztegiak euskaratze-proposamen horixe egiten duela: 
> 
>> _adj._ -i atxiki; -i datxekion, ATXIKI [1] 
>> 
>> _la contaminación es un problema inherente a la industria_: kutsadura industriari datxekion arazoa da
> 
> Ibon Sarasolaren Zehazki hiztegiak ere jasotzen du, bai, euskaratze-proposamen hori ("eritasunari datxekion sukarra" adibidea jasotzen du), baina esanahiari nire ustez askoz hobeto heltzen dion "berezkoa zaion/duen" ere jasotzen du. Kurioski, "datxekion" forma hori, antza, kontzeptualki zuzen baina estilistikoki goi-mailakoa litzatekeen forma gisa jasotzen du.
> 
> Euskaltermek adibide bana eskaintzen du: "rasgo inherente = berezko tasun", "reflexivo inherente = bihurkari atxiki". 
> 
> Gorago esan dut, eta berriro esango dut: nire iritziz, "datxekion" horrek ez du balio "inherente" adierazteko, "atxikitze"aren ekintza hutsak bi elementu ezberdinez ari garela adierazten baitu, eta ez batek "berezkoa" duen zerbaitez. 
> 
> Eta, nire ustez, itzulpen-aukera horrek euskarazko ulermenari egiten dion kaltea are larriagoa da kontuan hartzen denean "atxiki"ri eman ohi zaion "adjuntar", "añadir" esanahia; hots, halako kasuak non ageri-agerikoa den elementu guztiz bereizi eta beregainen elkarlotzea dela hizpide. 
> 
> Seguruenik, arazo honetan zerikusia du "inherente"ri buruz DRAEk ematen duen azalpenak... 
> 
> inherente 
> 
>> Del lat. _inhaerens, -entis,_ part. act. de _inhaerēre_ 'estar unido'. 
>> 
>> 1. adj. Queporsunaturalezaestádetalmaneraunidoaalgo, quenosepuedeseparardeello. Derechosinherentesasucargo. 
>> 
>> 2. adj. Gram. Pertenecienteaunaunidadgramaticalconindependenciadelasrelacionesqueestapuedaestablecerenlaoración. Elgénerofemeninoesinherenteenelnombrepared.
> 
> ...halako moldez non "estar unido" hori "haber sido unido" gisa ulertu bide den. Eta hortik, ustez, "datxekion" horrek atxikitze-egintzari berari ematen dion protagonismoa. 
> 
> Askoz ere egokiagoa iruditzen zait María Moliner-ek ematen duen definizioa: 
> 
>> "(...) Se dice, con respecto a una cosa, de otra que ESTÁ EN ELLA O VA JUNTO CON ELLA COMO PROPIA E INSEPARABLE..." [neuk nabarmendua]
> 
> Guzti horrengatik, "inherente = berezko / inherente" euskaratzearen alde nago ni. 
> 
> Xabier Aristegieta
 

Links:
------
[1] https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/inherente#
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180308/5b6d3a00/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: 58bcbba8.png
Mota: image/png
Tamaina: 60552 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180308/5b6d3a00/attachment-0001.png>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago