[itzul] Embarazo no deseado
Agirre Garai, Jon
jon-agirre a bildua euskadi.eus
Or, Maiatza 4, 12:27:44, CEST 2018
Hari zaharra da baina… ez ditut txarto ikusten, oro har, ‘nahi gabeko’ eta ‘bilatu gabeko haurdunaldia’ esamoldeak. Hala ere, askotan gertatzen den egoera bat ikusten dut hor, beste eremu batzuetan ere niri askotan gertatzen zaidana:
- Nahi duzu?
- Bai/Ez
Ezetz esaten baduzu, zer esaten ari zara? Ezetzerako borondatea duzula? Ala baietzerako borondaterik ez duzula (baina ezetzerako borondateaz ez diozula ezer)?
Antzeko zerbait hemen ere. Hara:
Haurdunaldia aurretiaz desiratuz gero: nahitako edo bilatutako haurdunaldia
Haurdunaldiaz aurretiaz desirarik izan gabe, ez bai ez ez: nahi gabeko edo bilatu gabekoa (Euskaltzaindia, Asier, erabilera neutroa)
Haurdunaldirik ez izatea desiraturik: gogoz kontrakoa (Xabierrena, markatua), kasu honetan ‘nahi gabeko’ ere baliokoa da ez duelako zehazten noiz ez den nahi izan, aurrez edo ondoren, eta, gainera, esamolde leunagoa da.
Normalean, ‘no deseado’ esaten denean pentsatu, nahi, bilatu, planifikatu gabe esan nahi izaten da, eta haurdun geratu ondoren pentsatu eta orduan gogoz kontrakotzat jo. ‘Ezetz nahi zuela’ baino gehiago ‘baietz nahi ez zuela’ edo horrelako zerbait esan nahi izaten du.
Haurdunalditik aparte, ez dakit niri bakarrik gertatzen zaidan hori, baina ‘ezetza’ normalean ‘+EZ’ ulertzen da eta zaila da ‘-BAI’ transmititzea.
Barkatu filosofia bariku-hatsduna.
Jon
From: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
Sent: osteguna, 2018.eko apirilak 26 17:02
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Embarazo no deseado
“Nahi gabe” espresioak, euskaraz, ez du “gogoz kontra” esan nahi. Euskaltzaindiaren Hiztegiak dioenez, “nahi gabe”k esan nahi du “nahi izan gabe; konturatu gabe, oharkabean”.
Eta “nahi gabeko”k, “nahi izan gabekoa” (barkatuko didazu Pernandoren egia, baina ez da nik esana, Euskaltzaindiak baizik).
Eta onena: badakizu zer adibide ematen duen? “Nahi gabeko haurdunaldia”. Euskaltzaindiak nahi gabe”ri ematen dion esanahiarekin ulertu beharko, ez?
Xabier Aristegieta
Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) <ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es<mailto:ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es>> erabiltzaileak hau idatzi du (2018 api. 26, og. (16:50)):
Eta definizioan ere hori aipatzen du: "...sin el deseo y/o planificación previa..."
Ander Irizar
-------- Mensaje original --------
De: "Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea)" <ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es<mailto:ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es>>
Fecha: 26/04/2018 16:43 (GMT+01:00)
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>>
Asunto: Re: [itzul] Embarazo no deseado
>Ezen “embarazo no deseado” bat, argi esanda, emakumeak errefusatutako haurduntza da.
Ez dakit ba hori hala den nahitaez; esango nuke ez dela hori kontuaren funtsa. Gaztelaniazko Wikipedian, adibidez, sinonimo sail bat agertzen da, eta gehienetan kontzepzioko uneko borondatean jartzen du fokua, nolabait esatearren, eta ez haurdunaldian zeharreko borondatean.
El embarazo no deseado (también denominado embarazo no previsto, no querido, no planeado, no planificado, no intencional, inesperado, imprevisto o inoportuno) es aquel que se produce sin el deseo y/o planificación previa y ante la ausencia o fallo de métodos anticonceptivos<https://es.wikipedia.org/wiki/M%C3%A9todo_anticonceptivo> precoitales adecuados y la inefectividad o no administración de métodos anticonceptivos de emergencia<https://es.wikipedia.org/wiki/Anticonceptivo_de_emergencia> posteriores al coito<https://es.wikipedia.org/wiki/Relaci%C3%B3n_sexual> que prevengan un posible embarazo.
https://es.wikipedia.org/wiki/Embarazo_no_deseado
Ander Irizar
De: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com<mailto:allurritza a bildua gmail.com>]
Enviado el: jueves, 26 de abril de 2018 15:40
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Embarazo no deseado
Erantzun didan bakarra zara eta eskertu egiten dizut horregatik, Asier.
Alabaina, nire ustez “bilatu gabeko” horrek ez du balio “no deseado” egokiro itzultzeko.
Ezen “embarazo no deseado” bat, argi esanda, emakumeak errefusatutako haurduntza da. Ez, besterik gabe, bilatugabea. Zenbat gizon-emakumeri ez ote zaie gertatu haurra bilatu gabe haurra izatea, eta pozik asko, gainera... eta horiek ez dira “embarazo no deseado”.
Xabier Aristegieta
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER <larrinaga_asier a bildua eitb.eus<mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.eus>> erabiltzaileak hau idatzi du (2018 api. 26, og. (14:57)):
ETBn "bilatu gabeko haurdunaldi" erabili dugu beharra egon denean, eta hala daukagu jasota HIKEAn.
Asier Larrinaga Larrazabal
From: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com<mailto:allurritza a bildua gmail.com><mailto:allurritza a bildua gmail.com<mailto:allurritza a bildua gmail.com>>]
Sent: miércoles, 25 de abril de 2018 18:48
To: ItzuL
Subject: [itzul] Embarazo no deseado
Euskaltermek "nahi gabeko haurduntza" ematen du, 4. ponderazio-markarekin.
Niri behintzat, "nahi gabeko haurduntza" horrek "embarazo involuntario" ulerrarazten dit, ez "no deseado".
Agian, etimologikoki egia izan daiteke "involuntario = no deseado" dela. Baina, erabileran, nik uste dut alde nahiko nabarmena dagoela bien artean, ez?
"Involuntario"= propio bilatu gabe gertatua.
"No deseado"= nahiaren kontrakoa.
Eta pentsatzen dut gehienok ezagutuko dugula kasuren bat edo gehiago, non haurduntza bat nahi gabekoa bai, baina nahiaren kontrakoa izan ez den.
Hori horrela, nire proposamena litzateke "embarazo involuntario/no buscado"rako uztea "nahi gabeko haurduntza". Nola, orduan, "embarazo no deseado"? Hertsiki, uste dut zuzena litzatekeela "gogoz kontrako haurduntza" espresioa. Baina, aldi berean, desegokia iruditzen zait, gehiegi iradokitzen baitu bortxaketa bidezko haurduntza bat. Horregatik, "ez-gogozko haurduntza"k balio lezake, agian.
Bestelako proposamenik bai?
Xabier Aristegieta
[Imagen quitada por el remitente.]<http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
[Imagen quitada por el remitente.]<http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
[https://posta.elkarlan.euskadi.eus/disclaimer/marca_outlook_generico.jpg]<http://www.euskadi.net>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180504/2b69d024/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago