[itzul] Xuxen berritua erabiltzeko prest

Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia elhuyar-ht a bildua elhuyar.eus
Ost, Maiatza 23, 09:04:28, CEST 2018


<http://xuxen.eus/>


*Xuxen berritua erabiltzeko prest*



   - *Word 2016rekin bateragarria*
   - *Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken aldaketekin eguneratua*
   - *Hainbat euskarritarako bertsioak*

Xuxen 5 euskarazko zuzentzaile ortografiko eta gramatikala erabilgarri
jarri genuenetik, Microsoft Office pakete berriak merkaturatu ditu
Microsoftek, eta berrikuntzak izan dituzte *Euskaltzaindiaren Hiztegi*ak
eta Elhuyarren hiztegiek. Horiek denak kontuan hartuta, *Xuxen 5.1 kaleratu
dugu*.

Xuxen 5.1 *doakoa da*, eta *xuxen.eus* <http://xuxen.eus/>* webgunetik
eskuratu daiteke*. *Hizkuntza-irizpiderik berrienak txertatuta* eta Worden
bertsio berrienetarako prest dago Xuxen 5.1.

*Euskaltzaindiaren Hiztegi*ko eta Elhuyarren hiztegietako azken aldaketak
kontuan hartzen ditu zuzentzaile berriak zuzenketak eta proposamenak
egiteko, eta *ordenagailuko programarik berrienekin ere erabil daiteke*.

Wordekoa da Xuxenen bertsiorik ezagunena, baina beste *hainbat
programarekin erabil dezakegu Xuxen berritua*, bertsio guztiak eguneratu
baititugu, eta doan deskargatzeko prest jarri (xuxen.eus/deskargatu):

   - *Microsoft Office: Word, Excel, PowerPoint eta Outlook*
   - *LibreOffice, OpenOffice*
   - *Firefox, Chrome eta Internet Explorer web-nabigatzaileak*
   - *Adobe InDesign*
   - *Hunspell*

*Informazio gehiago*
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/prentsa-aretoa/284/xuxen-berritua-erabiltzeko-prest>
Deskargatu doan <http://xuxen.eus/deskargatu>
<http://xuxen.eus/>

*xuxen a bildua elhuyar.eus* <xuxen a bildua elhuyar.eus>  <xuxen a bildua elhuyar.eus>
943 363040  (luz.: 214)
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180523/21843765/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago