[itzul] Xuxen berritua erabiltzeko prest

Amaia Apalauza amaia.apalauza a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 24, 13:07:10, CEST 2018


Egun on:

Instalatu dut Xuxen berria, baina arras moteldu zait trastearen
funtzionamendua. Zenbait dokumenturekin probatu dut, eta gauza bera.
Azkenean, Xuxen desinstalatu, eta lehengo martxara itzuli da.

Gertatu zaizue halakorik?

Amaia

Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia<elhuyar-ht a bildua elhuyar.eus> igorleak hau
idatzi zuen (2018(e)ko maiatzaren 23(a) 09:04):

> <http://xuxen.eus/>
>
>
> *Xuxen berritua erabiltzeko prest*
>
>
>
>    - *Word 2016rekin bateragarria*
>    - *Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken aldaketekin eguneratua*
>    - *Hainbat euskarritarako bertsioak*
>
> Xuxen 5 euskarazko zuzentzaile ortografiko eta gramatikala erabilgarri
> jarri genuenetik, Microsoft Office pakete berriak merkaturatu ditu
> Microsoftek, eta berrikuntzak izan dituzte *Euskaltzaindiaren Hiztegi*ak
> eta Elhuyarren hiztegiek. Horiek denak kontuan hartuta, *Xuxen 5.1
> kaleratu dugu*.
>
> Xuxen 5.1 *doakoa da*, eta *xuxen.eus* <http://xuxen.eus/>* webgunetik
> eskuratu daiteke*. *Hizkuntza-irizpiderik berrienak txertatuta* eta
> Worden bertsio berrienetarako prest dago Xuxen 5.1.
>
> *Euskaltzaindiaren Hiztegi*ko eta Elhuyarren hiztegietako azken aldaketak
> kontuan hartzen ditu zuzentzaile berriak zuzenketak eta proposamenak
> egiteko, eta *ordenagailuko programarik berrienekin ere erabil daiteke*.
>
> Wordekoa da Xuxenen bertsiorik ezagunena, baina beste *hainbat
> programarekin erabil dezakegu Xuxen berritua*, bertsio guztiak eguneratu
> baititugu, eta doan deskargatzeko prest jarri (xuxen.eus/deskargatu):
>
>    - *Microsoft Office: Word, Excel, PowerPoint eta Outlook*
>    - *LibreOffice, OpenOffice*
>    - *Firefox, Chrome eta Internet Explorer web-nabigatzaileak*
>    - *Adobe InDesign*
>    - *Hunspell*
>
> *Informazio gehiago*
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/prentsa-aretoa/284/xuxen-berritua-erabiltzeko-prest>
> Deskargatu doan <http://xuxen.eus/deskargatu>
> <http://xuxen.eus/>
>
> *xuxen a bildua elhuyar.eus* <xuxen a bildua elhuyar.eus>  <xuxen a bildua elhuyar.eus>
> 943 363040  (luz.: 214)
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180524/a9d26e09/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago