[itzul] Xuxen berritua erabiltzeko prest

Ander Altuna-UEU a.altuna a bildua ueu.eus
Ast, Maiatza 24, 13:45:13, CEST 2018


Egun on:

Bai, berdin gertatu zait. Azkenean, zuzenketa ortografikoa utzi eta 
gramatika-zuzenketa desgaitu dut (edo hori uste dut behintzat): "Word-en 
aukerak" > "Zuzenketa" >  "Markatu gramatika-akatsak idazten duzun 
heinean" eta "Egiaztatu gramatika ortografiarekin batera" kendu ditut. 
Ematen du orain ondo doala.

Ander

2018/05/24 13:07(e)an, Amaia Apalauza igorleak idatzi zuen:
> Egun on:
>
> Instalatu dut Xuxen berria, baina arras moteldu zait trastearen 
> funtzionamendua. Zenbait dokumenturekin probatu dut, eta gauza bera. 
> Azkenean, Xuxen desinstalatu, eta lehengo martxara itzuli da.
>
> Gertatu zaizue halakorik?
>
> Amaia
>
> Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia<elhuyar-ht a bildua elhuyar.eus 
> <mailto:elhuyar-ht a bildua elhuyar.eus>> igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko 
> maiatzaren 23(a) 09:04):
>
>     <http://xuxen.eus/>
>
>
>     *Xuxen berritua erabiltzeko prest*
>
>       * *Word 2016rekin bateragarria*
>       * */Euskaltzaindiaren Hiztegi/ko azken aldaketekin eguneratua*
>       * *Hainbat euskarritarako bertsioak*
>
>     Xuxen 5 euskarazko zuzentzaile ortografiko eta gramatikala
>     erabilgarri jarri genuenetik, Microsoft Office pakete berriak
>     merkaturatu ditu Microsoftek, eta berrikuntzak izan
>     dituzte/Euskaltzaindiaren Hiztegi/ak eta Elhuyarren hiztegiek.
>     Horiek denak kontuan hartuta,*Xuxen 5.1 kaleratu dugu*.
>
>     Xuxen 5.1*doakoa da*, eta*xuxen.eus*
>     <http://xuxen.eus/>*webgunetik eskuratu
>     daiteke*.*Hizkuntza-irizpiderik berrienak txertatuta*eta Worden
>     bertsio berrienetarako prest dago Xuxen 5.1.
>
>     /Euskaltzaindiaren Hiztegi/ko eta Elhuyarren hiztegietako azken
>     aldaketak kontuan hartzen ditu zuzentzaile berriak zuzenketak eta
>     proposamenak egiteko, eta*ordenagailuko programarik berrienekin
>     ere erabil daiteke*.
>
>     Wordekoa da Xuxenen bertsiorik ezagunena, baina beste*hainbat
>     programarekin erabil dezakegu Xuxen berritua*, bertsio guztiak
>     eguneratu baititugu, eta doan deskargatzeko prest jarri
>     (xuxen.eus/deskargatu <http://xuxen.eus/deskargatu>):
>
>       * *Microsoft Office: Word, Excel, PowerPoint eta Outlook*
>       * *LibreOffice, OpenOffice*
>       * *Firefox, Chrome eta Internet Explorer web-nabigatzaileak*
>       * *Adobe InDesign*
>       * *Hunspell*
>
>     *Informazio gehiago*
>     <https://www.elhuyar.eus/eu/site/prentsa-aretoa/284/xuxen-berritua-erabiltzeko-prest>
>
>     Deskargatu doan <http://xuxen.eus/deskargatu>
>
>     <http://xuxen.eus/>
>
>
>     *_xuxen a bildua elhuyar.eus_*
>     <mailto:xuxen a bildua elhuyar.eus><mailto:xuxen a bildua elhuyar.eus>
>     943 363040  (luz.: 214)
>
>
>

-- 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180524/dfb3f43b/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ueu_logo_berria.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 3889 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180524/dfb3f43b/attachment-0001.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago