[itzul] Xuxen berritua erabiltzeko prest

Amaia Apalauza amaia.apalauza a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 24, 14:07:48, CEST 2018


Eskerrik asko.

Amaia

Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia<elhuyar-ht a bildua elhuyar.eus> igorleak hau
idatzi zuen (2018(e)ko maiatzaren 24(a) 13:35):

> Kaixo, Amaia:
>
> Bideratu diot zure mezua Xuxeneko lantaldeari, eta jarriko dira zurekin
> harremanetan arazoa konpontzeko.
>
> Eskerrik asko.
>
> Saroi Jauregi
>
> Elhuyarreko helbide elektronikoak @elhuyar.eus dira orain.
> Las direcciones electrónicas de Elhuyar son ahora @elhuyar.eus.
> Les adresses électroniques d’Elhuyar sont à présent @elhuyar.eus.
> Elhuyar's electronic addresses are now @elhuyar.eus.
>
> [image: https://es.linkedin.com/pub/josu-aztiria/23/644/87b]
> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
> Tel.: 943363040 | luzp.: 214
>
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> *www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus/>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.Ez inprimatu mezu hau
> ezinbestekoa ez bada.
>
> 2018-05-24 13:07 GMT+02:00 Amaia Apalauza <amaia.apalauza a bildua gmail.com>:
>
>> Egun on:
>>
>> Instalatu dut Xuxen berria, baina arras moteldu zait trastearen
>> funtzionamendua. Zenbait dokumenturekin probatu dut, eta gauza bera.
>> Azkenean, Xuxen desinstalatu, eta lehengo martxara itzuli da.
>>
>> Gertatu zaizue halakorik?
>>
>> Amaia
>>
>> Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia<elhuyar-ht a bildua elhuyar.eus> igorleak hau
>> idatzi zuen (2018(e)ko maiatzaren 23(a) 09:04):
>>
>> <http://xuxen.eus/>
>>>
>>>
>>> *Xuxen berritua erabiltzeko prest*
>>>
>>>
>>>
>>>    - *Word 2016rekin bateragarria*
>>>    - *Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken aldaketekin eguneratua*
>>>    - *Hainbat euskarritarako bertsioak*
>>>
>>> Xuxen 5 euskarazko zuzentzaile ortografiko eta gramatikala erabilgarri
>>> jarri genuenetik, Microsoft Office pakete berriak merkaturatu ditu
>>> Microsoftek, eta berrikuntzak izan dituzte *Euskaltzaindiaren Hiztegi*ak
>>> eta Elhuyarren hiztegiek. Horiek denak kontuan hartuta, *Xuxen 5.1
>>> kaleratu dugu*.
>>>
>>> Xuxen 5.1 *doakoa da*, eta *xuxen.eus* <http://xuxen.eus/>* webgunetik
>>> eskuratu daiteke*. *Hizkuntza-irizpiderik berrienak txertatuta* eta
>>> Worden bertsio berrienetarako prest dago Xuxen 5.1.
>>>
>>> *Euskaltzaindiaren Hiztegi*ko eta Elhuyarren hiztegietako azken
>>> aldaketak kontuan hartzen ditu zuzentzaile berriak zuzenketak eta
>>> proposamenak egiteko, eta *ordenagailuko programarik berrienekin ere
>>> erabil daiteke*.
>>>
>>> Wordekoa da Xuxenen bertsiorik ezagunena, baina beste *hainbat
>>> programarekin erabil dezakegu Xuxen berritua*, bertsio guztiak
>>> eguneratu baititugu, eta doan deskargatzeko prest jarri (
>>> xuxen.eus/deskargatu):
>>>
>>>    - *Microsoft Office: Word, Excel, PowerPoint eta Outlook*
>>>    - *LibreOffice, OpenOffice*
>>>    - *Firefox, Chrome eta Internet Explorer web-nabigatzaileak*
>>>    - *Adobe InDesign*
>>>    - *Hunspell*
>>>
>>> *Informazio gehiago*
>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/prentsa-aretoa/284/xuxen-berritua-erabiltzeko-prest>
>>> Deskargatu doan <http://xuxen.eus/deskargatu>
>>> <http://xuxen.eus/>
>>>
>>> *xuxen a bildua elhuyar.eus* <xuxen a bildua elhuyar.eus>  <xuxen a bildua elhuyar.eus>
>>> 943 363040  (luz.: 214)
>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180524/d3b0b826/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago