[itzul] Xliff dokumentuak eta jatorrizko dokumentuaren ezaugarriak

Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es
Ost, Maiatza 30, 14:27:59, CEST 2018


Kaixo:
Ea norbaitek nire ustea berresten didan, nahiz eta nahiago nuken nire usteak erdia ustel izatea.
Xliff formatua erabiltzen duten itzulpen programen artean bada modua xliff horiek trukatzeko, baina trukatze horretan galdu egiten dira jatorrizko dokumentuaren ezaugarriak, ezta?
Hau da, jo dezagun jatorrizko dokumentua htm bat dela. Kasuan kasuko programak, lehenbizi, tarteko xliff bat bihurtuko du (WordfastPro-k txml bat; Tradosek sdlxliff bat; MemoQ-k xliff bat nik uste), eta, itzulpena prest dagonean, programak xede-dokumentua sortuko du, jatorrizkoaren klon bat (adibide honetan, beste htm bat). Bale, baina tarteko xliff hori beste itzulpen-programa batekin erabiltzen bada, bigarren programa horrek ematen duen xede-dokumentua xliff bat da, eta ez sorburuko dokumentu izan zenaren klon bat (ez du htm bat ematen, adibidearekin jarraitzeko). Bada modurik sorburu-dokumentu izan zenaren moduko emaitza lortzeko bigarren programa batekin?
Eskerrik asko aldez aurretik.
Ander Irizar

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180530/83d6f1c1/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago