[itzul] RV: billete/tarjeta euskaraz bereizi beharra
Koldo Biguri
kbiguri a bildua yahoo.es
Ost, Aza 7, 19:34:54, CET 2018
Dudarik batere gabe. Txartela "tarjeta", eta "billete" badago Orotarikoan; bestela, "tiketa", Euskaltzaindiaren Hiztegian ere badago zentzu horrekin. Zoritxarrez, Terminologia Batzordeak "Joan-etorriko txartela" erabaki du "billete de ida y vuelta" bezalakoetarako, ohartu gabe "tarjeta" eta "billete" ezin direla hitz berberaz itzuli, jendea nahasten dugulako.
Koldo Biguri
En miércoles, 7 de noviembre de 2018 19:22:25 CET, Jon Arbizu <jarbizu a bildua traducci.com> escribió:
Kaixo, denoi:
Urtero eskatzen digute Iruñerriko hiri-garraioaren tarifen euskarazko bertsioa eguneratzea, eta urtero dugu kontu hau:
“Billete sencillo” agertzen da, eta “Txartela” jarrita dago euskaraz. Gero, “Pago con tarjeta”, “Txartel bidezko ordainketa”. Ez al duzue uste bereizi egin beharko liratekeela? Bestela, “Txartela txartel bidez/txartelarekin ordaindu…”
Orduan, zer hitz erabil liteke “billete”-rako eta zein “tarjeta”-rako.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181107/a90a0196/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 40760 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181107/a90a0196/attachment-0001.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago