[itzul] RV: billete/tarjeta euskaraz bereizi beharra

jmnjmn aurrerabeti a bildua telefonica.net
Ast, Aza 8, 14:23:46, CET 2018


Ezinbestekoa bada, Euskaltzaindiak bidaia-txartela ("billete") 
erabiltzeko aukera ematen du.
*bidaiatxartel, bidaia-txartel*Garraiobide batean bidaiatzeko eskubidea 
ematen duen txartela./Hegazkinetan gertatzen ez den bezala, trenean nor 
doan jakitea ere oso zaila dela dio, bidaia-txartela erostean inork ez 
duelako bere burua identifikatzen. Renferen bidaia-txartelak % 2 
garestituko dira/.

08/11/2018 14:03(e)an, kbiguri , ItzuL-en bidez igorleak idatzi zuen:
> Orotarikoan ez.
>
> Koldo Biguri
>
> El 7 nov 2018, a las 19:21, Jon Arbizu <jarbizu a bildua traducci.com 
> <mailto:jarbizu a bildua traducci.com>> escribió:
>
>> Kaixo, denoi:
>>
>> Urtero eskatzen digute Iruñerriko hiri-garraioaren tarifen euskarazko 
>> bertsioa eguneratzea, eta urtero dugu kontu hau:
>>
>> “Billete sencillo” agertzen da, eta “Txartela” jarrita dago euskaraz. 
>> Gero, “Pago con tarjeta”, “Txartel bidezko ordainketa”. Ez al duzue 
>> uste bereizi egin beharko liratekeela? Bestela, “Txartela txartel 
>> bidez/txartelarekin ordaindu…”
>>
>> Orduan, zer hitz erabil liteke “billete”-rako eta zein “tarjeta”-rako.
>>
>> <image001.jpg>
>>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181108/d0de5c92/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago