[itzul] El arte de acompañar

Jabier Zabaleta euskara a bildua orio.eus
Ost, Aza 21, 13:42:21, CET 2018


Herriko elkarte batek galdetu dit ea nola euskaratu beharko litzatekeen ‘el arte de acompañar’. 

Heriotza onaren inguruko hitzaldi baten izenburua-edo da eta, testuinguru horretan, ez dute ‘lagundu’ hitza erabili nahi (‘laguntzearen artea’ edo horrelakoren bat), oker ulertzeko arriskua saihesteko.

‘Akonpainamendu’ badakar Elhuyar hiztegiak; baina musikara mugatuta. Beraz, ez du ematen ‘akonpainamenduaren artea’ egokitzat jo dezakegunik.

Euskaltzaindiaren hiztegiak jasotzen du ‘akonpainatu’ baina ‘lagundura’ bideratzen zaitu.

Norbaitek proposamenik?

Ondo-ondo bizi.

Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
euskara a bildua orio.eus
943 830 346 –>8


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181121/c9025360/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago