[itzul] El arte de acompañar

godofredo a texla39 a bildua gmail.com
Ost, Aza 21, 16:07:04, CET 2018


ondoan egoteko antzea?

El mié., 21 nov. 2018 a las 13:35, Jabier Zabaleta (<euskara a bildua orio.eus>)
escribió:

> Herriko elkarte batek galdetu dit ea nola euskaratu beharko litzatekeen
> ‘el arte de acompañar’.
>
> Heriotza onaren inguruko hitzaldi baten izenburua-edo da eta, testuinguru
> horretan, ez dute ‘lagundu’ hitza erabili nahi (‘laguntzearen artea’ edo
> horrelakoren bat), oker ulertzeko arriskua saihesteko.
>
> ‘Akonpainamendu’ badakar Elhuyar hiztegiak; baina musikara mugatuta.
> Beraz, ez du ematen ‘akonpainamenduaren artea’ egokitzat jo dezakegunik.
>
> Euskaltzaindiaren hiztegiak jasotzen du ‘akonpainatu’ baina ‘lagundura’
> bideratzen zaitu.
>
> Norbaitek proposamenik?
>
> Ondo-ondo bizi.
>
>
> *Jabier Zabaleta*Orioko Udaleko euskara teknikaria
> euskara a bildua orio.eus
> 943 830 346 –>8
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181121/92fc3ac9/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago