[itzul] El arte de acompañar

Joxemi Hernandez joxemiher a bildua euskalnet.net
Ast, Aza 22, 08:14:05, CET 2018


Testuingurua kontuan hartuta, nik honela emango nuke: ONGI HILTZEN NOLA LAGUNDU.


Ondo izan


----- Mensaje original -----
De: Jabier Zabaleta <euskara a bildua orio.eus>
Fecha: Miércoles, 21 de Noviembre de 2018, 1:35 pm
Asunto: [itzul] El arte de acompañar
A: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>



> Herriko elkarte batek galdetu dit ea nola euskaratu beharko litzatekeen ‘el arte de acompañar’. 



> Heriotza onaren inguruko hitzaldi baten izenburua-edo da eta, testuinguru horretan, ez dute ‘lagundu’ hitza erabili nahi (‘laguntzearen artea’ edo horrelakoren bat), oker ulertzeko arriskua saihesteko.


> ‘Akonpainamendu’ badakar Elhuyar hiztegiak; baina musikara mugatuta. Beraz, ez du ematen ‘akonpainamenduaren artea’ egokitzat jo dezakegunik.


> Euskaltzaindiaren hiztegiak jasotzen du ‘akonpainatu’ baina ‘lagundura’ bideratzen zaitu.


> Norbaitek proposamenik?


> Ondo-ondo bizi.

> Jabier Zabaleta
> Orioko Udaleko euskara teknikaria
> euskara a bildua orio.eus
> 943 830 346 –>8




-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181122/042cbaa0/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago