[itzul] El arte de acompaņar
Jabier Zabaleta
euskara a bildua orio.eus
Ast, Aza 22, 08:54:02, CET 2018
Eskerrik asko guztioi zuen proposamenengatik. Baliabide ederra da foro hau :-)
Zuenak ikusita, zalantzan egon naiz, ‘lagun egitearen artea’, ‘ondoan izatearen artea' edo aipatu ez duzuen baina gerora bururatu zaidan ‘konpainia egitearen artea’ erabili.
Iruditu zait batez besteko oriotarrak oso natural ulertuko duela ‘konpainia egitearen artea’ eta, nolabait, ‘ondoan izatea’ baino ekintza aktiboagoa irudikatzen duela (egin vs izan); beraz, horixe proposatu diet galdera egin zidatenei. Gurean, behintzat, ‘konpainia egin’ oso erabilia da eta, testuinguru horretan, ondo ulertuko da.
Ondo-ondo bizi.
Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
euskara a bildua orio.eus
943 830 346 –>8
> El 21 nov 2018, a les 13:42, Jabier Zabaleta <euskara a bildua orio.eus> va escriure:
>
> Herriko elkarte batek galdetu dit ea nola euskaratu beharko litzatekeen ‘el arte de acompañar’.
>
> Heriotza onaren inguruko hitzaldi baten izenburua-edo da eta, testuinguru horretan, ez dute ‘lagundu’ hitza erabili nahi (‘laguntzearen artea’ edo horrelakoren bat), oker ulertzeko arriskua saihesteko.
>
> ‘Akonpainamendu’ badakar Elhuyar hiztegiak; baina musikara mugatuta. Beraz, ez du ematen ‘akonpainamenduaren artea’ egokitzat jo dezakegunik.
>
> Euskaltzaindiaren hiztegiak jasotzen du ‘akonpainatu’ baina ‘lagundura’ bideratzen zaitu.
>
> Norbaitek proposamenik?
>
> Ondo-ondo bizi.
>
> Jabier Zabaleta
> Orioko Udaleko euskara teknikaria
> euskara a bildua orio.eus <mailto:euskara a bildua orio.eus>
> 943 830 346 –>8
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181122/5d4a4db7/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago