[itzul] Clase propietaria- clase poseedora
Jose Vazquez
hanizanik a bildua gmail.com
As, Aza 27, 21:14:43, CET 2018
Ukandunen (edo izandunen) klasea.
ukandun: 1. "Possesseur, propriétaire" VocBN y Gèze. "Hacendado" A.
Emazte bat ar dezaket ukanduna, nere eralgi-bearrak ez geitzeko. Or Aitork
145. Ukandun aunitzek, ba, Kristautasuna azken orenean beuren gogapea bare
idukitzeko, onura derakarkien sistema lokagabea uste zuten zala. EG 1957
(3-4), 106. 2. (El) que posee algo. Bestela esan, gizonak dira izandunak
edo ukandunak, bihotz zuzena bestek, gizonek hain zuzen, izana edo ukana
da. MEIG VII 110.
edukitzaile: 1. (El) que mantiene, conserva, tiene, sostiene, etc.
"Absconsor [...] sekretu idukitzáillea" Urt I 44. "Tenedor" Lar y Añ.
"Idukitzaile, celui qui tient, détient" Dv. v. edukile. Hagoan
idukitzaillea. EZ Man II 191. Lurrean Iainkoaren lekuaren edukitzaillea eta
haren egiazko Bikarioa. Mat 68. Hitz emanen edükile. Bp I 49. Ba-dezu
nonbait zuk zere Jangoiko idukitzalle, erne, onari adiña zor diozunik? Mb
OtGai I 115. Eleizea dalako euren [Sakramentuen] eukitzallea. Itz Azald
123. Ttipia izanagatik / Azkarra jolia, / Aizpa bide zuen / Idukitzailia.
LuzKant 95. Jainkoa orobat da gure egilea, gure bizirik idukitzalea. Dh
309. "Topador en el juego, idukitzallea" Lar. Cf. eduki (I, 6). 2.
eukitzale. Tenedor (instrumento de mesa). Arrotu ezazu arraultz zuringoa,
eukitzale edo tenedore batez. ArgiEA 12-6-1921, 1.
El mar., 27 nov. 2018 a las 17:08, Xabier Aristegieta (<allurritza a bildua gmail.com>)
escribió:
> Gogoan izan ezazu ezen, hertsiki, "propietario" eta "poseedor" ez dela
> gauza bera.
> "Propietario" jabea da, noski.
> "Poseedor", zentzu zorrotzean, dena delako ondasunaren "edukitza" daukana
> (agian jabea ere bada, gerta daiteke ondasunaren jabe izan gabe ondasuna
> besterik gabe "edukitzea").
> Alegia, "jabe" izatea zuzenbidearen araberako izaera bat da.
> "Edukitzaile" izatea, berriz, de facto hutsezko egoera bat.
> Jabeen klasea/edukitzaileen klasea proposatuko nizuke nik.
>
> Xabier Aristegieta
>
> Hau idatzi du Araitz Jauregi (araitzjl a bildua hotmail.com) erabiltzaileak (2018
> aza. 27, ar. (12:09)):
>
>> Egun on:
>>
>>
>> *Clase propietaria* edo *poseedora*, nola itzuli edo adierazi izan den
>> ba al daki inork?
>>
>>
>> Mila esker
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181127/f275ca9d/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago