[itzul] Clase propietaria- clase poseedora

Bittor Abarzuza bittorbe a bildua gmail.com
Ost, Aza 28, 10:22:03, CET 2018


Egun on:

Nire ustez ideologia klasikoan, Marxen ideologiatik tira egiten duena,
agintean dagoen klaseak, goi-mailako burgesia, ekoizteko baliabideak eta
ondasunak ditu; aldi berean agindu egiten du eta izenduna ere bada.
Agintaria eta izenduna. Langileak horretarako zanpatzen dituen heinean,
menderatzailea da. Lantegi batean lantegia duena izenduna izan daiteke eta
horren jabea izan. E.O. Wrighten sailkapenean, adibidez, goi-mailako
geruzan badira izendunak ekoizpen-baliabideak dituztenak, eta, badira
zuzendariak ez izendunak (soldatapekoak), hau da, ez dute lantegia
"erosirik", beste modu batez azaltzearren, baina ekoizpen-baliabideen
gestioa kontrolatzen dute. Ez dut ikusten "propietario" eta "poseedor"
hitzen arteko alde nabarmenik, ez bada zuzenbideak bereizten duenik:
"posesión", "propiedad" eta "dominio". (Ikus. Diccionario jurídico /
Edición coordinada por Juan Manuel Fernández Martínez, Aranzadi-AThomson
Company, 2002).

"Jabe" hitzak euskaraz duen esanahia bikoitza delakoan nago; esaten denean,
adibidez, "gaixo zaude (osasun mentalaz ari garela) eta ez zara zeure
buruaren jabe", hau da, ez duzu zeure burua gobernatzen edo kontrolpean
izaten. Jabegoa adierazteko, berriz, galdetzen dugu: "Norena da liburu
hau?" eta erantzuten dugu: "NIREA da". Burujabetasuna ere bada. Beraz, ez
nago ziur jabe hitzak balio duenetz "clase propietaria/poseedora"
egiturarako.

Ohiko solasetan jabea atxikitzen zaio lantegia duenari. "Edukitzailea",
berriz, ez dakit aunitzetan erabiltzen duenetz, beharbada, edukia duena
ondasuna duena ere bada.

Zalantzak ditut, espero dut "argigarriak" izan daitezen.(?)

Bitor Abarzuza

Hau idatzi du Jose Vazquez (hanizanik a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2018 aza.
27, ar. (21:15)):

>
> Ukandunen (edo izandunen) klasea.
>
> ukandun: 1. "Possesseur, propriétaire" VocBN y Gèze. "Hacendado" A.
> Emazte bat ar dezaket ukanduna, nere eralgi-bearrak ez geitzeko. Or Aitork
> 145. Ukandun aunitzek, ba, Kristautasuna azken orenean beuren gogapea bare
> idukitzeko, onura derakarkien sistema lokagabea uste zuten zala. EG 1957
> (3-4), 106. 2. (El) que posee algo. Bestela esan, gizonak dira izandunak
> edo ukandunak, bihotz zuzena bestek, gizonek hain zuzen, izana edo ukana
> da. MEIG VII 110.
>
> edukitzaile: 1. (El) que mantiene, conserva, tiene, sostiene, etc.
> "Absconsor [...] sekretu idukitzáillea" Urt I 44. "Tenedor" Lar y Añ.
> "Idukitzaile, celui qui tient, détient" Dv. v. edukile. Hagoan
> idukitzaillea. EZ Man II 191. Lurrean Iainkoaren lekuaren edukitzaillea eta
> haren egiazko Bikarioa. Mat 68. Hitz emanen edükile. Bp I 49. Ba-dezu
> nonbait zuk zere Jangoiko idukitzalle, erne, onari adiña zor diozunik? Mb
> OtGai I 115. Eleizea dalako euren [Sakramentuen] eukitzallea. Itz Azald
> 123. Ttipia izanagatik / Azkarra jolia, / Aizpa bide zuen / Idukitzailia.
> LuzKant 95.  Jainkoa orobat da gure egilea, gure bizirik idukitzalea. Dh
> 309. "Topador en el juego, idukitzallea" Lar. Cf. eduki (I, 6). 2.
> eukitzale. Tenedor (instrumento de mesa). Arrotu ezazu arraultz zuringoa,
> eukitzale edo tenedore batez. ArgiEA 12-6-1921, 1.
>
> El mar., 27 nov. 2018 a las 17:08, Xabier Aristegieta (<
> allurritza a bildua gmail.com>) escribió:
>
>> Gogoan izan ezazu ezen, hertsiki, "propietario" eta "poseedor" ez dela
>> gauza bera.
>> "Propietario" jabea da, noski.
>> "Poseedor", zentzu zorrotzean, dena delako ondasunaren "edukitza" daukana
>> (agian jabea ere bada, gerta daiteke ondasunaren jabe izan gabe ondasuna
>> besterik gabe "edukitzea").
>> Alegia, "jabe" izatea zuzenbidearen araberako izaera bat da.
>> "Edukitzaile" izatea, berriz, de facto hutsezko egoera bat.
>> Jabeen klasea/edukitzaileen klasea proposatuko nizuke nik.
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>> Hau idatzi du Araitz Jauregi (araitzjl a bildua hotmail.com) erabiltzaileak (2018
>> aza. 27, ar. (12:09)):
>>
>>> Egun on:
>>>
>>>
>>> *Clase propietaria* edo *poseedora*, nola itzuli edo adierazi izan den
>>> ba al daki inork?
>>>
>>>
>>> Mila esker
>>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181128/1e72d022/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago