[itzul] Maria Josefa Amalia de Sajonia
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.eus
Ast, Urr 18, 19:41:27, CEST 2018
"erregina" hitza, ponte-izenarekin batera doanean, letra xehez erabili ohi
da.
Eta bi moldeak erabil daitezke, bai:
*Maria Josefa Amalia Saxoniakoa erregina* edo *erregina Maria Josefa Amalia
Saxoniakoa*.
Gaur egun, ohikoagoa da <*Felipe VI.a erregea*> moldea <*errege Felipe VI.a*>
baino, baina karlistaldietan, adibidez, ohikoa zen <errege Karlos> moldea.
NONGOA delakoa izenondo moduan erabili ohi da gehiago (*Amadeo Savoiakoa*)
izenlagun gisa baino (*Savoiako Amadeo*), askotan ia abizen gisa erabiltzen
baitira. Errege-erregina hitza ondoan ez dutela erabiltzen direnean,
adibidez, <A *Bkoa*> moldea ohikoagoa da entziklopedia eta
eskola-liburuetan. Hau da, *Maria Josefa Amalia Saxoniakoa*, eta ez *Saxoniako
Maria Josefa Amalia*. Euskaltzaindiaren exoantroponimiako arauetan, molde
hori erabili da sistematikoki (ikus, adibidez, 186. araua). Dena dela, ez
dago esaterik bigarren moldea zuzena ez denik.
Bestalde, kontuan hartu behar da batzuetan <*Bkoa*> hori dinastiaren izena
dela; hau da, ez da jatorria. Adibidez, *Josef I.a Habsburgokoa*.
*Alfontso Mujika Etxeberria*
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
[image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
*a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 216
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.eus> <http://www.elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus
<http://www.elhuyar.eus/> *
<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza> <http://www.elhuyar.eus/>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
El jue., 18 oct. 2018 a las 10:39, Itzuliz Itzulpen Zerbitzua (<
itzuliz a bildua outlook.com>) escribió:
> Alegia,
>
> 'Maria Josefa Amalia Saxoniakoa Erregina' edo 'Erregina Maria Josefa
> Amalia Saxoniakoa' izan daiteke?
>
> Joxemari
>
>
> 2018/10/18 10:04(e)an, Amorrortu Amarica, Alberto igorleak idatzi zuen:
> > OEH
> >
> > Normalmente, cuando va acompañado de un nombre propio, éste le suele
> preceder (EZ Man I 107 Thomirik erregiña, Or Mi 34 Adelaide erregiña; v.
> tbn. Mb IArg I 263, Cb Just 19, Xarlem 1, LE Ong 24r, fB Ic III 323, JJMg
> BasEsc 25, Lap 170 (V 75), Arb Igand 139, Ip Hil 24, Itz Azald 137, JE Ber
> 23, Zerb IxtS 73, Zait Sof 159, Ardoy SFran 65, Berron Kijote 76), aunque
> hay tbn. ejs. en los que va pospuesto (Izt C 71 erregiña Doña Juana, Gco I
> 467 erregiña Maria; v. tbn. Mb IArg I 64, Xarlem 719, Echag 225, Echta Jos
> 72).
> >
> > -----Jatorrizko mezua-----
> > From: Itzuliz Itzulpen Zerbitzua [mailto:itzuliz a bildua outlook.com]
> > Sent: osteguna, 2018.eko urriak 18 10:00
> > To: itzul a bildua postaria.com
> > Subject: [itzul] Maria Josefa Amalia de Sajonia
> >
> > Kaixo. Goiko erregina horren izena "Maria Josefa Amalia Saxoniakoa" da,
> > baina "La Reina Maria Josefa Amalia de Sajonia" ageri bada, nola
> > egituratzen dugu?
> >
> > Mila esker, aurrez
> >
> > joxemari
> >
> >
> >
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181018/502b2194/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago