[itzul] azpiesposatu / gainesposatu

Xabier Artola Zubillaga xabier.artola a bildua ehu.eus
As, Urr 30, 17:21:24, CET 2018


Kaixo:

Xabierrek argi asko azaldu duenez, kontu bat da argiztatzea eta beste bat 
"esposatzea", hau da, esposizioa ematea, pelikulak edo sentsoreak argia 
jaso dezan. Esposatze hori, jakina, gutxiegizkoa, egokia edo gehiegizkoa 
izan daiteke, gauzak nola egiten diren.

Homografoak homografo, argazkigintzaz ari garenean badakigu zer den 
esposatzea, gainesposatzea eta azpiesposatzea, ez dago zalantzari zertaz 
argi garen. "Esponitzea"-ren bidetik ere jo liteke, baina frantsesez ere 
"exposer" esaten denez, "esposatu/gainesposatu/azpiesposatu"-ren bidetik 
joko nuke argi eta garbi.

Izan ongi,

Xabier.



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago