[itzul] Paralelo, aditz barik

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
Al, Ira 10, 16:37:31, CEST 2018


Horrelako izenondo konplexuak sortzeko ezin gramatikalik ez dago, nire
ustez, baina egia da oso gutxitan baliatzen ditugula. Euskaltermen bertan
baditugu batzuk:



baxera *garrarekiko erresistente*

enteropatia *glutenarekiko sentikor*

haluzinazio *gogo-aldartearekiko ez-kongruente*

soldadura *presioarekiko jarkikor*



Zure adibidea (*gainazal aurrealde horrekiko paraleloak*) pixka bat
konplexuagoa da, izenondo konplexuaren barnean erakusle anaforiko bat
dagoelako, eta horrek zaildu egiten du pixka bat ulertzea.

Horregatik, nik, aukeran, moldaketaren bat egingo nuke. Adibidez,
jatorrizko testua ahal den gutxiena ukituz:



JATORRIZKOA:

“*sarbideak: publikoak joko aretoaren barrura joateko igaro behar dituen
tokiak eta sarrerako ateak, baina aretoa dagoen eraikinaren fatxada edo
kanpoko hormak eta, nahiz eta barruratuta egon, fatxadatik 2 metrora baino
hurbilago dauden gainazal aurrealde horrekiko paraleloak baztertuta*”



MOLDATUA (“baino hurbilago dauden” erlatibozkoa moduzko gisa jartzea eta
erlatiboa erabiltzea izenondo konplexuaren ordez):

“*sarbideak: publikoak joko aretoaren barrura joateko igaro behar dituen
tokiak eta sarrerako ateak, baina aretoa dagoen eraikinaren fatxada edo
kanpoko hormak eta, nahiz eta barruratuta egon, fatxadatik 2 metrora baino
hurbilago egonik aurrealde horrekiko paralelo dauden gainazalak baztertuta*”



Bestalde (eta honek ez du zerikusirik izenondo konplexuaren kontuarekin),
kontuan izanda mendeko perpaus luze-luze horren aditza (*baztertuta*) oso
atzean dagoela (22 hitz daude “baina” eta “baztertuta” hitzen artean),
saiatuko nintzateke beste moldaketaren bat egiten, ea lehenengo
irakurraldian ulergarriagoa gertatzen den. Adibidez:



“*sarbideak: publikoak joko aretoaren barrura joateko igaro behar dituen
tokiak eta sarrerako ateak, salbu eta aretoa dagoen eraikinaren fatxada edo
kanpoko hormak eta nahiz eta barruratuta egon fatxadatik 2 metrora baino
hurbilago egonik aurrealde horrekiko paralelo dauden gainazalak*”



*Alfontso Mujika Etxeberria*
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
[image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
*a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 216

Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

<http://www.elhuyar.eus> <http://www.elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus
<http://www.elhuyar.eus/> *

<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza> <http://www.elhuyar.eus/>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.



2018-09-10 14:48 GMT+02:00 Agirre Garai, Jon <jon-agirre a bildua euskadi.eus>:

> Testu honekin bueltaka nabil:
>
>
>
> “*sarbideak: publikoak joko aretoaren barrura joateko igaro behar dituen
> tokiak eta sarrerako ateak, baina aretoa dagoen eraikinaren fatxada edo
> kanpoko hormak eta, nahiz eta barruratuta egon, aurrealde horrekiko
> paraleloak diren gainazalak ‒fatxadatik 2 metrora baino hurbilago badaude‒
> baztertuta*”.
>
>
>
> “…*eta, nahiz eta barruratuta egon, fatxadatik 2 metrora baino hurbilago
> dauden gainazal aurrealde horrekiko paraleloak baztertuta*” ipini nahi
> nuke, baina ez dakit zuzena den, eta, batez ere, “*gainazal*” izenaren
> izenondo lana egiten duena “*aurrealde horrekiko paraleloak*” dela
> ulertzen ote den.
>
>
>
> Ez da itzulpena, baina testu elebiduna batera sortzen ari naiz. Hona hemen
> gaztelaniazkoa, hau ere aldatzeko modukoa:
>
>
>
> “*accesos: espacios por donde el público entra al salón de juego y sus
> puertas de entrada, excluidas la fachada o paramento exterior del edificio
> que lo alberga y toda superficie paralela a la fachada que, aunque
> retranqueada, esté a menos de 2 metros de distancia de esta*”.
>
>
>
> Eskertuko nituzke ideiak.
>
>
>
> Jon Agirre
>
>
> <http://www.euskadi.net>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180910/e94ff05d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago