[itzul] FESTIVAL INTERNACIONAL DE CINE DE ANIMACION DE DEBA

Edorta Agirre agirredort a bildua gmail.com
Ast, Ira 20, 09:32:28, CEST 2018


Egunon, Amaia:

Zuk iradoki bezala, Donostian orain 46 urte ireki genuen bidetik 
(Jazzaldi, Zinemaldi, Musika Hamabostaldi...  euskaratzen hasi nintzen) 
abiatzea omen da egokia: "Debako Nazioarteko Animazio Zinemaldia". Garai 
haietan bezala, euskaltzale ez den norbaitek "leporatuko" dizue luzeegia 
(aspergarria) dela izena, baina mintzaira kolokialean inortxok ere ez du 
izen osoa erabiliko, jakina.

Zorionak erabaki hori hartzeagatik. Nahi duzun arte,

Edorta

P.s.: "Aukeran, nahiago euskaraz" zintzo horren ondoan, emakumearen 
aurkako indarkeria ezabatzeko hori askoz ere hobe irakurtzen da 
espainolez, tinta gehiago ipini dutelako diseinatzaileek (diseinatzaile 
espainolek, egingo nuke lepoa).


2018/09/20 09:05(e)an, Amaia igorleak idatzi zuen:
> Egun on:
> Laguntzerik bai?
> Deban animaziozko zinearen erakustaldia izan dugu 10 urtetan baina, 
> datorrenetik aurrera, beste dimentsio bat hartuko du eta nazioarteko 
> festibalen mailara igo nahi dute.
> Euskaraz ipini nahi diogu izena. Nola emango zenukete "Festival 
> Internacional de Cine de Animación de Deba"?
> "Debako Nazioarteko Animazio-Zinemaldia"
> "Deba. Nazioarteko Animazio-Zinemaldia"
> edo Donostiaren bidetik, "Deba Animazio-Zinemaldia. International 
> Animation Film"
> Zer iruditzen?
> Eskerrik asko aldez aurretik.
> Amaia Zinkunegi Zipitria - Euskara teknikaria

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180920/a34a5c0b/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: image/jpeg
Tamaina: 34197 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180920/a34a5c0b/attachment-0001.jpe>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago