[itzul] FESTIVAL INTERNACIONAL DE CINE DE ANIMACION DE DEBA

Amaia euskara a bildua deba.eus
Ast, Ira 20, 11:02:33, CEST 2018


Eskerrik asko. Eta bai, arrazoi duzu: "Emakumeen Aukako indarkeriari ez" zailago da irakurtzen "No a la violencia contra las mujeres" baino. :-(
 
 
 

________________________________

Nork: Edorta Agirre [mailto:agirredort a bildua gmail.com] 
Bidaltze-data: 2018(e)ko iraila 20, osteguna 09:32
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] FESTIVAL INTERNACIONAL DE CINE DE ANIMACION DE DEBA


Egunon, Amaia:

Zuk iradoki bezala, Donostian orain 46 urte ireki genuen bidetik (Jazzaldi, Zinemaldi, Musika Hamabostaldi...  euskaratzen hasi nintzen) abiatzea omen da egokia: "Debako Nazioarteko Animazio Zinemaldia". Garai haietan bezala, euskaltzale ez den norbaitek "leporatuko" dizue luzeegia (aspergarria) dela izena, baina mintzaira kolokialean inortxok ere ez du izen osoa erabiliko, jakina. 

Zorionak erabaki hori hartzeagatik. Nahi duzun arte,

Edorta

P.s.: "Aukeran, nahiago euskaraz" zintzo horren ondoan, emakumearen aurkako indarkeria ezabatzeko hori askoz ere hobe irakurtzen da espainolez, tinta gehiago ipini dutelako diseinatzaileek (diseinatzaile espainolek, egingo nuke lepoa). 


2018/09/20 09:05(e)an, Amaia igorleak idatzi zuen:


	
	Egun on:
	Laguntzerik bai?
	Deban animaziozko zinearen erakustaldia izan dugu 10 urtetan baina, datorrenetik aurrera, beste dimentsio bat hartuko du eta nazioarteko festibalen mailara igo nahi dute.
	Euskaraz ipini nahi diogu izena. Nola emango zenukete "Festival Internacional de Cine de Animación de Deba"?
	"Debako Nazioarteko Animazio-Zinemaldia" 
	"Deba. Nazioarteko Animazio-Zinemaldia"
	edo Donostiaren bidetik, "Deba Animazio-Zinemaldia. International Animation Film"
	Zer iruditzen?
	Eskerrik asko aldez aurretik.
	 
	 
	 


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180920/7ec1bf9d/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: armarriasinaduraAmaiaZ.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 34197 bytes
Azalpena: armarriasinaduraAmaiaZ.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180920/7ec1bf9d/attachment-0002.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ATT56611.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 34197 bytes
Azalpena: ATT56611.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180920/7ec1bf9d/attachment-0003.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago