[itzul] Itzulpen labur-laburrak aurten Literaturian

EIZIE bulegoa a bildua eizie.eus
As, Api 23, 15:42:13, CEST 2019


Kaixo, lagun, literaturzale, itzultzaile eta gainerakook:

Udaberrian bete-betean sartzerako, hemen da Literaturia <http://literaturia.eus/>: Zarautzen izango da zita, maiatzaren 10ean, 11n eta 12an. Ohitura onak berritzea komeni denez, aurten ere itzulpen tailerra eta jendaurreko irakurketa egingo ditugu EIZIEren eskutik, eta parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Hemen <https://eizie.eus/eu/albisteak/itzulpen-labur-laburrak-aurten-literaturian> duzue prestatu dugun saioari buruzko informazio osoa, zuen inguruan ere zabal dezazuen. 

Izena emateko azken eguna apirilaren 22a zela jartzen du, baina oraindik ere garaiz zabiltzate tailerrean parte hartu nahi izanez gero. 

Mila esker eta laster arte!

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190423/0b1b58a3/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago