[itzul] amor no correspondido
Gilen Mejuto
gilentxo a bildua gmail.com
Al, Abu 12, 10:58:23, CEST 2019
Aupa, Amaia:
Beste aukera bat izan liteke "ordain(ik) gabeko maitasun", edo are
"maitasun ordaingabe". Ildo horretatik doaz OEHko adibide hauek:
Zuk badakizu [haurrak] maite ditutzula, bainan etzare segur ordainaz. Hb
Egia 94.
Nere maitasun onek / falta du ordańa. Bil 63.
Diez de Ultzurrun, Periko <ultzu a bildua parlamento.eus> igorleak hau idatzi zuen
(2019 abu. 12, Asl 09:24):
> Amodiorik ez duenak
>
> Penak zer diren ez daki
>
> Ni gaixua aspaldian
>
> Atakatzen nau bortizki
>
>
>
> Enegaindiko maitetarzüna
>
> Partekatu gabea izaki
>
>
>
> *From:* Amaia Apalauza [mailto:amaia.apalauza a bildua gmail.com]
> *Sent:* astelehena, 2019.eko abuztuak 12 08:54
> *To:* Itzul
> *Subject:* [itzul] amor no correspondido
>
>
>
> Egun on:
>
>
>
> *Alde bakarreko maitasun* ikusi izan dut, baina bururatzen zaizue edo
> erabili izan duzue besterik? Elhuyar hiztegiak *erkidetasunik gabeko
> maitasun* dakar, baina ez dakit ba... Zehazki-k, berriz,* amor
> correspondido* > *maitasun partekatu, maitasun erdibanatu* dakar, eta *maitasun
> ez-partekatu* sor liteke bide horretatik.
>
>
>
> Zer diozue?
>
>
>
> Eskerrik asko,
>
>
>
> Amaia
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190812/ecba6d7b/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago