[itzul] Honen izena/deiturak euskeraz?
UK itzulpen zerbitzua
itzultzaile2 a bildua uribekosta.eus
Ost, Abu 14, 07:51:57, CEST 2019
Egun on:
Agian Bob Beloki balitz, arazoa konponduta.
Garikoitz
El 13/8/19 a las 22:33, Bakartxo ARRIZABALAGA escribió:
>
> Iparraldekooi ohiko zaigu bazter utziak garela bizitzea edo, areago,
> gutaz oroit ere ez direla Bidasoaz harat; hartara, hainbat eta hainbat
> gaitan, hainbat eta hainbat jenderen artean, hemen, zuk diozun "eponx"
> horren bidea gero eta zabaltzenago ari da ere, hangoa, han sortzen den
> guztia, espainola delakoan. Unibertsitateko irakasle bati entzun nion
> behin "euskaldun guztiok dakigu gaztelaniaz" eta ez dakizue zein segur
> eman zuen erran biribil hori! Unibertsitateko irakasle izatera heldu
> zen norbaiti, halafede, hau dugu hau baxura gure unibertsitatearena!
> Euskaraz egina segurki doktoradutza, gaztelaniak lagun!
>
> Nolanahi ere den, hiztegian datozen hitzetaz mintzo, eta hiztegian
> datorrelako, besterik gabean, hitz bat erabiltzearen errazkeriaz,
> kontuan hartu beharko genuke, agian (Iparraldeko erranahiz "agian"
> hori) hiztegi batean hitz bat etortzeak ez duela erran nahi hitz hori
> litezkeen sinonimo guztien berdin-berdin denik eta berdin-berdin eta
> egoera berdinetan erabil litekeenik. Hiztegian datozen hitz guztiak ez
> dira nonahi noiznahi erabiltzekoak; zer, non, nori eta abar erran nahi
> dugun kontuan hartu behar genuke (ahalaz), eta argi da "Bob esponja"
> dioena ez zaiola Bidasoaz harateko inori zuzentzen (halakorik
> existitzen ere ote den badakia?) eta ez duela kontuan bestaldeko
> (hemengo) haurrei horrelako pertsonaiarik interesa ote dakiekeen.
> Baina badea haur euskaldunik mugaz bestaldean, hala mugaz bestaldeko
> biztanle guztiak Atxagaren poema harenak besterik ez ote? Zoriontsuak
> ote?
>
> Juan, nolanahi ere, zure Bob belaki ez ote den Bob baleki!
>
> Bakartxo
>
>> *envoyé :* 13 août 2019 à 18:33
>> *de :* Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>
>> *à :* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>> *objet :* Re: [itzul] Honen izena/deiturak euskeraz?
>>
>>
>> Ederki. Baina barra-barra entzuten dut "erloyu", eta ez Iparraldean
>> prexisamente. Esan nahi dudana da benetako arrazoia, Juan Luisek esan
>> bezala, komertziala dela: espainierazkoarekin zuzenean lotzea.
>> Iparraldekoentzat, bestalde, beste bertsio bat egin behar (Bob
>> Eponx?) edo hego-imperialismoa bete-betean onartu eta onarrarazi.
>> Ikararagarria da, eta ikaratzekoa, halakoak kontuan ez hartzea, noiz
>> eta "Bob Belaki" ia euskaraz sortua dirudien horretan.
>> Hori nire "parezera".
>>
>> Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
>> erabiltzaileak (2019 abu. 12, al. (23:29)):
>>
>> Ez dut uste "esponya" ahoskatuko genukeenik.
>>
>> /Euskara Batuaren Eskuliburu/tik hartua:
>>
>> Badira Hegoaldeko hitz batzuk gaztelaniazko ahoskera belarra [x]
>> ((es: [/jamón/] bezala) dutenak beti:
>>
>> aje (ondoez, akats, bestondo), almeja (itsas molusku), alproja
>> (alfer, pikaro), antiojo (betaurreko), antoju (apeta/nazka),
>> aparejadore (arkitekto tekniko), apareju (aparailu), azuleju
>> (adreilu-mota), bentaja (abantaila), borraja (landare-mota),
>> dejada (pilota-jokoko jokaldi), erloju (ordulari), errejidore
>> (zinegotzi, /Hist/.), esajerazio (gehiegikeria), *esponja*
>> (belaki), gajo (gaixo, errukarri), forja (burdin jotze), hereje
>> (heretiko), ijito (buhame), jela (izotz, horma), jenio (aiurri),
>> jertse (trikota), jipoi (zafraldi), jira (bira), jota (kantu zein
>> dantza, baina ez alfabetoko letra), kalejira (biribilketa), majo
>> (bapo, ederki), kojo (herren), koneju (untxi), kontzeju (udal edo
>> auzo-batzar), korrejidore (erregearen ordezkari), mejoratu
>> (hobetu), moja (lekaime), mondeju (hestebetea), paje, traje
>> (jantzi-mota), zirujau, etab.
>>
>>
>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>>
>> https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa
>> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa><https://twitter.com/elhuyarhizk><https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1><https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>>
>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
>>
>> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <mailto:a.mujika a bildua elhuyar.eus>
>> Tel.: 943363040 | luzp.: 217
>>
>> Zelai Haundi, 3
>> Osinalde industrialdea
>> 20170 Usurbil
>>
>> <http://www.elhuyar.eus>**www.elhuyar.eus*
>> <http://www.elhuyar.eus/> *
>>
>> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza><https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
>>
>>
>>
>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko
>> informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena
>> izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea,
>> indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio
>> hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau
>> errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari,
>> eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>>
>>
>>
>>
>>
>> El lun., 12 ago. 2019 a las 20:43, Juan Garzia Garmendia
>> (<juangarzia a bildua gmail.com <mailto:juangarzia a bildua gmail.com>>) escribió:
>>
>> Tira: gustu-kontu hutsa ote?
>>
>> Nola ahoskatuko da?: Esponya?
>>
>> Hau idatzi du Juan Luis Zabala (jaulis62 a bildua gmail.com
>> <mailto:jaulis62 a bildua gmail.com>) erabiltzaileak (2019 abu. 12,
>> al. (11:28)):
>>
>> Hortaz, ados. Ez nuen uste "esponja" onartuta zegoenik
>> /Euskaltzaindiaremn Hiztegia/ren arabera, horrek nahastu
>> nau. Baina halaxe da, bai:
>>
>> https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?sarrera=esponja&antzekoak=ez&option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&layout=aurreratua&Itemid=410&lang=eu&bila=bai
>>
>>
>> El lun., 12 de ago. de 2019 a la(s) 16:13, Alfontso
>> Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus) escribió:
>>
>> Benetan al da aldrebesa?
>> Jatorrizko izena *SpongeBob SquarePants* da.
>> Gaztelaniaz, /*Bob Esponja*/, frantsesez*/Bob
>> l'éponge/*, katalanez */Bob Esponja/*, portugesez
>> */Bob Esponja Calça Quadrada/*.
>> Inguruko hizkuntzetan (eta, batez ere, gaztelaniaz
>> eta frantsesez) egokitu dutela kontuan hartuta,
>> euskaraz ere egokitzea ez da harrigarria, nik uste.
>> Eragozpena *esponja* hitza hautatzeagatik eta *belaki
>> *hitza ez hautatzeagatik bada, gustu-kontua izan
>> liteke, baina *esponja *euskal hitza da,
>> /Euskaltzaindiaren Hiztegi/aren arabera.
>>
>>
>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>>
>> https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa
>> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa><https://twitter.com/elhuyarhizk><https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1><https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>>
>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
>>
>> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <mailto:a.mujika a bildua elhuyar.eus>
>> Tel.: 943363040 | luzp.: 217
>>
>> Zelai Haundi, 3
>> Osinalde industrialdea
>> 20170 Usurbil
>>
>> <http://www.elhuyar.eus>**www.elhuyar.eus*
>> <http://www.elhuyar.eus/> *
>>
>> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza><https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
>>
>>
>>
>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere,
>> isilpeko informazioa izan dezake. Informazio hori
>> jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
>> bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen
>> legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori
>> baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu
>> hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
>> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>>
>>
>>
>>
>>
>> El lun., 12 ago. 2019 a las 15:37, Juan Luis Zabala
>> (<jaulis62 a bildua gmail.com <mailto:jaulis62 a bildua gmail.com>>)
>> escribió:
>>
>> Euskarazko testu batean "Bob Esponja" idaztea
>> irizpide komertzialez uler daiteke, baina
>> hizkuntzalaritzaren ikuspegitik ezin da
>> justifikatu, nire ustez.
>> "Juio Verne" idaztearen antzekoa litzateke.
>>
>> El lun., 12 de ago. de 2019 a la(s) 15:04, Gotzon
>> Egia (gegia a bildua gipuzkoa.eus) escribió:
>>
>>
>>> Aizkorri argitaletxeak Bob Esponja izena
>>> utzi zuen:
>>
>>
>> Wikipediak Bob Belaki darabil:
>> https://eu.wikipedia.org/wiki/Bob_Belaki
>>
>> Berria-n, Edu Lartzagurenek ere bai:
>> https://www.berria.eus/paperekoa/1862/021/001/2019-07-12/bob-belaki-heldua-da.htm
>>
>> --
>> Gotzon Egia
>> gegia a bildua gipuzkoa.eus <mailto:gegia a bildua gipuzkoa.eus>
>> 43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190814/afc68c4e/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago