[itzul] Honen izena/deiturak euskeraz?

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
Ost, Abu 14, 09:29:27, CEST 2019


Ño, inspiratuta zaudete gero! *belaki*, *baleki *eta *beloki*.
Ados nago zuen kontsiderazio soziolinguistikoekin. "hizkuntzalaritzaren
ikuspegitik ezin da justifikatu" irakurri nuelako egin nuen oharra,
badaezpada, ez bestegatik. Alegia, ez dut uste arazoa hizkuntzalaritzaren
eremukoa denik.


*Alfontso Mujika Etxeberria*
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA

[image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
*a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 217

Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

<http://www.elhuyar.eus> <http://www.elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus
<http://www.elhuyar.eus/> *

<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza> <http://www.elhuyar.eus/>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.




El mié., 14 ago. 2019 a las 8:00, UK itzulpen zerbitzua
(<itzultzaile2 a bildua uribekosta.eus>) escribió:

> Egun on:
> Agian  Bob Beloki balitz, arazoa konponduta.
>
>
> Garikoitz
>
>
> El 13/8/19 a las 22:33, Bakartxo ARRIZABALAGA escribió:
>
> Iparraldekooi ohiko zaigu bazter utziak garela bizitzea edo, areago, gutaz
> oroit ere ez direla Bidasoaz harat; hartara, hainbat eta hainbat gaitan,
> hainbat eta hainbat jenderen artean, hemen, zuk diozun "eponx" horren bidea
> gero eta zabaltzenago ari da ere, hangoa, han sortzen den guztia, espainola
> delakoan. Unibertsitateko irakasle bati entzun nion behin "euskaldun
> guztiok dakigu gaztelaniaz" eta ez dakizue zein segur eman zuen erran
> biribil hori! Unibertsitateko irakasle izatera heldu zen norbaiti,
> halafede, hau dugu hau baxura gure unibertsitatearena! Euskaraz egina
> segurki doktoradutza, gaztelaniak lagun!
>
> Nolanahi ere den, hiztegian datozen hitzetaz mintzo, eta hiztegian
> datorrelako, besterik gabean, hitz bat erabiltzearen errazkeriaz, kontuan
> hartu beharko genuke, agian (Iparraldeko erranahiz "agian" hori) hiztegi
> batean hitz bat etortzeak ez duela erran nahi hitz hori litezkeen sinonimo
> guztien berdin-berdin denik eta berdin-berdin eta egoera berdinetan erabil
> litekeenik. Hiztegian datozen hitz guztiak ez dira nonahi noiznahi
> erabiltzekoak; zer, non, nori eta abar erran nahi dugun kontuan hartu behar
> genuke (ahalaz), eta argi da "Bob esponja" dioena ez zaiola Bidasoaz
> harateko inori zuzentzen (halakorik existitzen ere ote den badakia?) eta ez
> duela kontuan bestaldeko (hemengo) haurrei horrelako pertsonaiarik interesa
> ote dakiekeen. Baina badea haur euskaldunik mugaz bestaldean, hala mugaz
> bestaldeko biztanle guztiak Atxagaren poema harenak besterik ez ote?
> Zoriontsuak ote?
>
> Juan, nolanahi ere, zure Bob belaki ez ote den Bob baleki!
>
> Bakartxo
>
> *envoyé :* 13 août 2019 à 18:33
> *de :* Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com> <juangarzia a bildua gmail.com>
> *à :* ItzuL <itzul a bildua postaria.com> <itzul a bildua postaria.com>
> *objet :* Re: [itzul] Honen izena/deiturak euskeraz?
>
> Ederki. Baina barra-barra entzuten dut "erloyu", eta ez Iparraldean
> prexisamente. Esan nahi dudana da benetako arrazoia, Juan Luisek esan
> bezala, komertziala dela: espainierazkoarekin zuzenean lotzea.
> Iparraldekoentzat, bestalde, beste bertsio bat egin behar (Bob Eponx?) edo
> hego-imperialismoa bete-betean onartu eta onarrarazi.
> Ikararagarria da, eta ikaratzekoa, halakoak kontuan ez hartzea, noiz eta
> "Bob Belaki" ia euskaraz sortua dirudien horretan.
> Hori nire "parezera".
>
> Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
> erabiltzaileak (2019 abu. 12, al. (23:29)):
>
> Ez dut uste "esponya" ahoskatuko genukeenik.
>
> *Euskara Batuaren Eskuliburu*tik hartua:
>
> Badira Hegoaldeko hitz batzuk gaztelaniazko ahoskera belarra [x] ((es: [
> *jamón*] bezala) dutenak beti:
>
> aje (ondoez, akats, bestondo), almeja (itsas molusku), alproja (alfer,
> pikaro), antiojo (betaurreko), antoju (apeta/nazka), aparejadore (arkitekto
> tekniko), apareju (aparailu), azuleju (adreilu-mota), bentaja (abantaila),
> borraja (landare-mota), dejada (pilota-jokoko jokaldi), erloju (ordulari),
> errejidore (zinegotzi, *Hist*.), esajerazio (gehiegikeria), *esponja* (belaki),
> gajo (gaixo, errukarri), forja (burdin jotze), hereje (heretiko), ijito (buhame),
> jela (izotz, horma), jenio (aiurri), jertse (trikota), jipoi (zafraldi), jira
> (bira), jota (kantu zein dantza, baina ez alfabetoko letra), kalejira (biribilketa),
> majo (bapo, ederki), kojo (herren), koneju (untxi), kontzeju (udal edo
> auzo-batzar), korrejidore (erregearen ordezkari), mejoratu (hobetu), moja (lekaime),
> mondeju (hestebetea), paje, traje (jantzi-mota), zirujau, etab.
>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>
> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
> Tel.: 943363040 | luzp.: 217
>
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> <http://www.elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus <http://www.elhuyar.eus/> *
>
> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
>
>
>
>
> El lun., 12 ago. 2019 a las 20:43, Juan Garzia Garmendia (<
> juangarzia a bildua gmail.com>) escribió:
>
> Tira: gustu-kontu hutsa ote?
>
> Nola ahoskatuko da?: Esponya?
>
> Hau idatzi du Juan Luis Zabala (jaulis62 a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2019
> abu. 12, al. (11:28)):
>
> Hortaz, ados. Ez nuen uste "esponja" onartuta zegoenik *Euskaltzaindiaremn
> Hiztegia*ren arabera, horrek nahastu nau. Baina halaxe da, bai:
>
>
> https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?sarrera=esponja&antzekoak=ez&option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&layout=aurreratua&Itemid=410&lang=eu&bila=bai
>
>
> El lun., 12 de ago. de 2019 a la(s) 16:13, Alfontso Mujika Etxeberria (
> a.mujika a bildua elhuyar.eus) escribió:
>
> Benetan al da aldrebesa?
> Jatorrizko izena *SpongeBob SquarePants* da. Gaztelaniaz, *Bob Esponja*,
> frantsesez* Bob l'éponge*, katalanez *Bob Esponja*, portugesez *Bob
> Esponja Calça Quadrada*.
> Inguruko hizkuntzetan (eta, batez ere, gaztelaniaz eta frantsesez) egokitu
> dutela kontuan hartuta, euskaraz ere egokitzea ez da harrigarria, nik uste.
> Eragozpena *esponja* hitza hautatzeagatik eta *belaki *hitza ez
> hautatzeagatik bada, gustu-kontua izan liteke, baina *esponja *euskal
> hitza da, *Euskaltzaindiaren Hiztegi*aren arabera.
>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>
> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
> Tel.: 943363040 | luzp.: 217
>
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> <http://www.elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus <http://www.elhuyar.eus/> *
>
> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
>
>
>
>
> El lun., 12 ago. 2019 a las 15:37, Juan Luis Zabala (<jaulis62 a bildua gmail.com>)
> escribió:
>
> Euskarazko testu batean "Bob Esponja" idaztea irizpide komertzialez uler
> daiteke, baina hizkuntzalaritzaren ikuspegitik ezin da justifikatu, nire
> ustez.
> "Juio Verne" idaztearen antzekoa litzateke.
>
> El lun., 12 de ago. de 2019 a la(s) 15:04, Gotzon Egia (gegia a bildua gipuzkoa.eus)
> escribió:
>
>
> Aizkorri argitaletxeak Bob Esponja izena utzi zuen:
>
>
> Wikipediak Bob Belaki darabil:
> https://eu.wikipedia.org/wiki/Bob_Belaki
>
> Berria-n, Edu Lartzagurenek ere bai:
>
> https://www.berria.eus/paperekoa/1862/021/001/2019-07-12/bob-belaki-heldua-da.htm
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.eus
> 43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190814/6a8e5807/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago