[itzul] Honen izena/deiturak euskeraz?

edurne.alegria a bildua ozone.net edurne.alegria a bildua ozone.net
Ost, Abu 14, 10:15:33, CEST 2019


Zeharo ados zurekin, Bakartxo! 

Edurne 

Le 2019-08-13 22:33, Bakartxo ARRIZABALAGA a écrit :

> Iparraldekooi ohiko zaigu bazter utziak garela bizitzea edo, areago, gutaz oroit ere ez direla Bidasoaz harat; hartara, hainbat eta hainbat gaitan, hainbat eta hainbat jenderen artean, hemen, zuk diozun "eponx" horren bidea gero eta zabaltzenago ari da ere, hangoa, han sortzen den guztia, espainola delakoan. Unibertsitateko irakasle bati entzun nion behin "euskaldun guztiok dakigu gaztelaniaz" eta ez dakizue zein segur eman zuen erran biribil hori! Unibertsitateko irakasle izatera heldu zen norbaiti, halafede, hau dugu hau baxura gure unibertsitatearena! Euskaraz egina segurki doktoradutza, gaztelaniak lagun!  
> 
> Nolanahi ere den, hiztegian datozen hitzetaz mintzo, eta hiztegian datorrelako, besterik gabean, hitz bat erabiltzearen errazkeriaz, kontuan hartu beharko genuke, agian (Iparraldeko erranahiz "agian" hori) hiztegi batean hitz bat etortzeak ez duela erran nahi hitz hori litezkeen sinonimo guztien berdin-berdin denik eta berdin-berdin eta egoera berdinetan erabil litekeenik. Hiztegian datozen hitz guztiak ez dira nonahi noiznahi erabiltzekoak; zer, non, nori eta abar erran nahi dugun kontuan hartu behar genuke (ahalaz), eta argi da "Bob esponja" dioena ez zaiola Bidasoaz harateko inori zuzentzen (halakorik existitzen ere ote den badakia?) eta ez duela kontuan bestaldeko (hemengo) haurrei horrelako pertsonaiarik interesa ote dakiekeen. Baina badea haur euskaldunik mugaz bestaldean, hala mugaz bestaldeko biztanle guztiak Atxagaren poema harenak besterik ez ote? Zoriontsuak ote?  
> 
> Juan, nolanahi ere, zure Bob belaki ez ote den Bob baleki! 
> 
> Bakartxo  
> 
> ENVOYÉ : 13 août 2019 à 18:33
> DE : Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>
> À : ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> OBJET : Re: [itzul] Honen izena/deiturak euskeraz? 
> Ederki. Baina barra-barra entzuten dut "erloyu", eta ez Iparraldean prexisamente. Esan nahi dudana da benetako arrazoia, Juan Luisek esan bezala, komertziala dela: espainierazkoarekin zuzenean lotzea. Iparraldekoentzat, bestalde, beste bertsio bat egin behar (Bob Eponx?) edo hego-imperialismoa bete-betean onartu eta onarrarazi. 
> Ikararagarria da, eta ikaratzekoa, halakoak kontuan ez hartzea, noiz eta "Bob Belaki" ia euskaraz sortua dirudien horretan. 
> Hori nire "parezera". 
> 
> Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus) erabiltzaileak (2019 abu. 12, al. (23:29)): 
> 
> Ez dut uste "esponya" ahoskatuko genukeenik. 
> 
> _Euskara Batuaren Eskuliburu_tik hartua: 
> 
> Badira Hegoaldeko hitz batzuk gaztelaniazko ahoskera belarra [x] ((es: [_jamón_] bezala) dutenak beti: 
> 
> aje (ondoez, akats, bestondo), almeja (itsas molusku), alproja (alfer, pikaro), antiojo (betaurreko), antoju (apeta/nazka), aparejadore (arkitekto tekniko), apareju (aparailu), azuleju (adreilu-mota), bentaja (abantaila), borraja (landare-mota), dejada (pilota-jokoko jokaldi), erloju (ordulari), errejidore (zinegotzi, _Hist_.), esajerazio (gehiegikeria), ESPONJA (belaki), gajo (gaixo, errukarri), forja (burdin jotze), hereje (heretiko), ijito (buhame), jela (izotz, horma), jenio (aiurri), jertse (trikota), jipoi (zafraldi), jira (bira), jota (kantu zein dantza, baina ez alfabetoko letra), kalejira (biribilketa), majo (bapo, ederki), kojo (herren), koneju (untxi), kontzeju (udal edo auzo-batzar), korrejidore (erregearen ordezkari), mejoratu (hobetu), moja (lekaime), mondeju (hestebetea), paje, traje (jantzi-mota), zirujau, etab. 
> 
> ALFONTSO MUJIKA ETXEBERRIA 
> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
> 
> [1] [2] [3] [4]
> 
> [5]
> 
> A.MUJIKA a bildua ELHUYAR.EUS  
> Tel.: 943363040 | luzp.: 217
> 
> Zelai Haundi, 3 
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil 
> 
> WWW.ELHUYAR.EUS [6] 
> 
> [7] 
> 
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
> 
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
> 
> El lun., 12 ago. 2019 a las 20:43, Juan Garzia Garmendia (<juangarzia a bildua gmail.com>) escribió: 
> Tira: gustu-kontu hutsa ote? 
> 
> Nola ahoskatuko da?: Esponya? 
> 
> Hau idatzi du Juan Luis Zabala (jaulis62 a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2019 abu. 12, al. (11:28)): 
> 
> Hortaz, ados. Ez nuen uste "esponja" onartuta zegoenik _Euskaltzaindiaremn Hiztegia_ren arabera, horrek nahastu nau. Baina halaxe da, bai: 
> 
> https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?sarrera=esponja&antzekoak=ez&option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&layout=aurreratua&Itemid=410&lang=eu&bila=bai 
> 
> El lun., 12 de ago. de 2019 a la(s) 16:13, Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus) escribió: 
> 
> Benetan al da aldrebesa? 
> Jatorrizko izena SPONGEBOB SQUAREPANTS da. Gaztelaniaz, _BOB ESPONJA_, frantsesez_ BOB L'ÉPONGE_, katalanez _BOB ESPONJA_, portugesez _BOB ESPONJA CALÇA QUADRADA_. 
> Inguruko hizkuntzetan (eta, batez ere, gaztelaniaz eta frantsesez) egokitu dutela kontuan hartuta, euskaraz ere egokitzea ez da harrigarria, nik uste. 
> Eragozpena ESPONJA hitza hautatzeagatik eta BELAKI hitza ez hautatzeagatik bada, gustu-kontua izan liteke, baina ESPONJA euskal hitza da, _Euskaltzaindiaren Hiztegi_aren arabera. 
> 
> ALFONTSO MUJIKA ETXEBERRIA 
> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
> 
> [1] [2] [3] [4]
> 
> [5]
> 
> A.MUJIKA a bildua ELHUYAR.EUS  
> Tel.: 943363040 | luzp.: 217
> 
> Zelai Haundi, 3 
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil 
> 
> WWW.ELHUYAR.EUS [6] 
> 
> [7] 
> 
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
> 
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
> 
> El lun., 12 ago. 2019 a las 15:37, Juan Luis Zabala (<jaulis62 a bildua gmail.com>) escribió: 
> 
> Euskarazko testu batean "Bob Esponja" idaztea irizpide komertzialez uler daiteke, baina hizkuntzalaritzaren ikuspegitik ezin da justifikatu, nire ustez. 
> "Juio Verne" idaztearen antzekoa litzateke. 
> 
> El lun., 12 de ago. de 2019 a la(s) 15:04, Gotzon Egia (gegia a bildua gipuzkoa.eus) escribió: 
> 
> Aizkorri argitaletxeak Bob Esponja izena utzi zuen:  
> 
> Wikipediak Bob Belaki darabil:
> https://eu.wikipedia.org/wiki/Bob_Belaki
> 
> Berria-n, Edu Lartzagurenek ere bai:
> https://www.berria.eus/paperekoa/1862/021/001/2019-07-12/bob-belaki-heldua-da.htm
> 
> -- 
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.eus
> 43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W

 

Links:
------
[1] https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa
[2] https://twitter.com/elhuyarhizk
[3] https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1
[4] https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa
[5]
https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia
[6] http://www.elhuyar.eus/
[7]
https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190814/0aa0beb0/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago