[itzul] Honen izena/deiturak euskeraz?

Amaia Lasheras amaiatxo a bildua yahoo.es
Ost, Abu 14, 12:57:06, CEST 2019


 Bortzirietan ere, [iái] erraten dute.
Amaia

    En miércoles, 14 de agosto de 2019 12:52:32 CEST, Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.eus> escribió:  
 
 Ez dago zer barkaturik, jakina: beste hari batetik ari zinen zu tiraka.Uste dut zerrenda horretan "jai" hitza ez dela sartu ez delako toki guztietan berdin ahoskatzen. Adibidez, Leitza aldean, [iái] esaten dute, eta ez [xái]. Eta mendebaldean, ez dakit: badakit baizkaiera egiten den toki batzuetan [xái] esaten dela, baina ez dakit mendebalde osoan hala den. Adibidez, Oskorrik guretzat berdin dira astea eta [iáia] kantatzen zuen, baina mintza bitez bizkaieradunak.




| 
| Alfontso Mujika Etxeberria 
 ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
  
 |
|  |
|  |
|  a.mujika a bildua elhuyar.eus  
 Tel.: 943363040 | luzp.: 217
 
  Zelai Haundi, 3 
 Osinalde industrialdea
 20170 Usurbil  

www.elhuyar.eus  |
| 
 |



| Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko. |
| Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada. |

 |
| 
 |
| 
 |


|  |



El mié., 14 ago. 2019 a las 10:05, Bakartxo ARRIZABALAGA (<bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr>) escribió:

 
Barka nire zitzak desegoki iruditu bazaizkizu; ez zuten, halere, zuk eman argibideekin lotura; oso bestela, eskertzekoa gertatu zitzaidan zure zerrenda, nik behintzat ez bainuen horren berri: gauza bat egin zitzaidan harrigarri, ordea, zerrenda horretan, nola ez zetorren "jai" hitza.

Bakartxo


envoyé : 14 août 2019 à 09:29
de : Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
à : ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
objet : Re: [itzul] Honen izena/deiturak euskeraz?

Ño, inspiratuta zaudete gero! belaki, baleki eta beloki.Ados nago zuen kontsiderazio soziolinguistikoekin. "hizkuntzalaritzaren ikuspegitik ezin da justifikatu" irakurri nuelako egin nuen oharra, badaezpada, ez bestegatik. Alegia, ez dut uste arazoa hizkuntzalaritzaren eremukoa denik.




| 
| Alfontso Mujika Etxeberria 
 ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
  
 |
|  |
|  |
| a.mujika a bildua elhuyar.eus  
 Tel.: 943363040 | luzp.: 217
 
  Zelai Haundi, 3 
 Osinalde industrialdea
 20170 Usurbil  

www.elhuyar.eus  |
| 
 |



| Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko. |
| Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada. |

 |
| 
 |
| 
 |


|   |



El mié., 14 ago. 2019 a las 8:00, UK itzulpen zerbitzua (<itzultzaile2 a bildua uribekosta.eus>) escribió:

Egun on:
Agian  Bob Beloki balitz, arazoa konponduta.

Garikoitz


El 13/8/19 a las 22:33, Bakartxo ARRIZABALAGA escribió:


Iparraldekooi ohiko zaigu bazter utziak garela bizitzea edo, areago, gutaz oroit ere ez direla Bidasoaz harat; hartara, hainbat eta hainbat gaitan, hainbat eta hainbat jenderen artean, hemen, zuk diozun "eponx" horren bidea gero eta zabaltzenago ari da ere, hangoa, han sortzen den guztia, espainola delakoan. Unibertsitateko irakasle bati entzun nion behin "euskaldun guztiok dakigu gaztelaniaz" eta ez dakizue zein segur eman zuen erran biribil hori! Unibertsitateko irakasle izatera heldu zen norbaiti, halafede, hau dugu hau baxura gure unibertsitatearena! Euskaraz egina segurki doktoradutza, gaztelaniak lagun! 

Nolanahi ere den, hiztegian datozen hitzetaz mintzo, eta hiztegian datorrelako, besterik gabean, hitz bat erabiltzearen errazkeriaz, kontuan hartu beharko genuke, agian (Iparraldeko erranahiz "agian" hori) hiztegi batean hitz bat etortzeak ez duela erran nahi hitz hori litezkeen sinonimo guztien berdin-berdin denik eta berdin-berdin eta egoera berdinetan erabil litekeenik. Hiztegian datozen hitz guztiak ez dira nonahi noiznahi erabiltzekoak; zer, non, nori eta abar erran nahi dugun kontuan hartu behar genuke (ahalaz), eta argi da "Bob esponja" dioena ez zaiola Bidasoaz harateko inori zuzentzen (halakorik existitzen ere ote den badakia?) eta ez duela kontuan bestaldeko (hemengo) haurrei horrelako pertsonaiarik interesa ote dakiekeen. Baina badea haur euskaldunik mugaz bestaldean, hala mugaz bestaldeko biztanle guztiak Atxagaren poema harenak besterik ez ote? Zoriontsuak ote? 

Juan, nolanahi ere, zure Bob belaki ez ote den Bob baleki!

Bakartxo 


envoyé : 13 août 2019 à 18:33
 de : Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>
 à : ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
 objet : Re: [itzul] Honen izena/deiturak euskeraz?

Ederki. Baina barra-barra entzuten dut "erloyu", eta ez Iparraldean prexisamente. Esan nahi dudana da benetako arrazoia, Juan Luisek esan bezala, komertziala dela: espainierazkoarekin zuzenean lotzea. Iparraldekoentzat, bestalde, beste bertsio bat egin behar (Bob Eponx?) edo hego-imperialismoa bete-betean onartu eta onarrarazi.Ikararagarria da, eta ikaratzekoa, halakoak kontuan ez hartzea, noiz eta "Bob Belaki" ia euskaraz sortua dirudien horretan.Hori nire "parezera".
Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus) erabiltzaileak (2019 abu. 12, al. (23:29)):

Ez dut uste "esponya" ahoskatuko genukeenik.

Euskara Batuaren Eskuliburutik hartua: 

Badira Hegoaldeko hitz batzuk gaztelaniazko ahoskera belarra [x] ((es: [jamón] bezala) dutenak beti:

aje (ondoez, akats, bestondo), almeja (itsas molusku), alproja (alfer, pikaro), antiojo (betaurreko), antoju (apeta/nazka), aparejadore (arkitekto tekniko), apareju (aparailu), azuleju (adreilu-mota), bentaja (abantaila), borraja (landare-mota), dejada (pilota-jokoko jokaldi), erloju (ordulari), errejidore (zinegotzi, Hist.), esajerazio (gehiegikeria), esponja (belaki), gajo (gaixo, errukarri), forja (burdin jotze), hereje (heretiko), ijito (buhame), jela (izotz, horma), jenio (aiurri), jertse (trikota), jipoi (zafraldi), jira (bira), jota (kantu zein dantza, baina ez alfabetoko letra), kalejira (biribilketa), majo (bapo, ederki), kojo (herren), koneju (untxi), kontzeju (udal edo auzo-batzar), korrejidore (erregearen ordezkari), mejoratu (hobetu), moja (lekaime), mondeju (hestebetea), paje, traje (jantzi-mota), zirujau, etab.




| 
| Alfontso Mujika Etxeberria 
 ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
   
 |
|  |
|  |
| a.mujika a bildua elhuyar.eus  
 Tel.: 943363040 | luzp.: 217
 
 Zelai Haundi, 3 
 Osinalde industrialdea
 20170 Usurbil 
 
 www.elhuyar.eus  |
| 
  |



| Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko. |
| Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada. |

 |
| 
 |
| 
 |


|   |



El lun., 12 ago. 2019 a las 20:43, Juan Garzia Garmendia (<juangarzia a bildua gmail.com>) escribió:

Tira: gustu-kontu hutsa ote?
Nola ahoskatuko da?: Esponya?
Hau idatzi du Juan Luis Zabala (jaulis62 a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2019 abu. 12, al. (11:28)):

Hortaz, ados. Ez nuen uste "esponja" onartuta zegoenik Euskaltzaindiaremn Hiztegiaren arabera, horrek nahastu nau. Baina halaxe da, bai:
https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?sarrera=esponja&antzekoak=ez&option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&layout=aurreratua&Itemid=410&lang=eu&bila=bai

El lun., 12 de ago. de 2019 a la(s) 16:13, Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus) escribió:

Benetan al da aldrebesa?Jatorrizko izena SpongeBob SquarePants da. Gaztelaniaz, Bob Esponja, frantsesez Bob l'éponge, katalanez Bob Esponja, portugesez Bob Esponja Calça Quadrada.Inguruko hizkuntzetan (eta, batez ere, gaztelaniaz eta frantsesez) egokitu dutela kontuan hartuta, euskaraz ere egokitzea ez da harrigarria, nik uste.Eragozpena esponja hitza hautatzeagatik eta belaki hitza ez hautatzeagatik bada, gustu-kontua izan liteke, baina esponja euskal hitza da, Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera.




| 
| Alfontso Mujika Etxeberria 
 ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
   
 |
|  |
|  |
| a.mujika a bildua elhuyar.eus  
 Tel.: 943363040 | luzp.: 217
 
 Zelai Haundi, 3 
 Osinalde industrialdea
 20170 Usurbil 
 
 www.elhuyar.eus  |
| 
  |



| Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko. |
| Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada. |

 |
| 
 |
| 
 |


|   |



El lun., 12 ago. 2019 a las 15:37, Juan Luis Zabala (<jaulis62 a bildua gmail.com>) escribió:

Euskarazko testu batean "Bob Esponja" idaztea irizpide komertzialez uler daiteke, baina hizkuntzalaritzaren ikuspegitik ezin da justifikatu, nire ustez."Juio Verne" idaztearen antzekoa litzateke. 

El lun., 12 de ago. de 2019 a la(s) 15:04, Gotzon Egia (gegia a bildua gipuzkoa.eus) escribió:



Aizkorri argitaletxeak Bob Esponja izena utzi zuen: 


 Wikipediak Bob Belaki darabil:
 https://eu.wikipedia.org/wiki/Bob_Belaki


Berria-n, Edu Lartzagurenek ere bai:
 https://www.berria.eus/paperekoa/1862/021/001/2019-07-12/bob-belaki-heldua-da.htm

-- 
 Gotzon Egia
 gegia a bildua gipuzkoa.eus
 43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W













  
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190814/94196d7e/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago