[itzul] Consentimiento informado vs asentimiento informado

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Or, Ots 8, 11:20:00, CET 2019


Ematen dituzun definizioen arabera, bi kontzeptuen arteko aldea ez datza
kasuko erabakiaren nolakotasunean (bietan baiezko bera ematen da), baizik
eta erabakia hartzen duen pertsonan, interesdun nagusiak jardute-gaitasunik
ez izatearen edo izatearen baitan. Alde horretatik, harrigarri samarra
egiten zait bi kontzeptu ezberdin erabiltzea, ezen negozio juridiko bat
ezgai baten izenean egiten denean, normalki ez da negozio juridiko horren
izena aldatzen (adibidez, etxe-salmenta bat beti izango da "salmenta",
berdin delarik etxearen jabeak berak egina den salmenta ala, haren izenean,
haren legezko ordezkariak).

Bestetik, "consentimiento" hurbilago ikusten dut "baimen"etik
"adostasun"etik baino.

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Sara (sara a bildua deusto.eus) erabiltzaileak (2019 ots. 8, or.
(10:10)):

> Egun on:
>
> Ikerketen prozedurari lotutako zenbait testutan "consentimiento informado,
> informed consent" eta "asentimiento informado, informed assent" terminoak
> eman behar ditugu euskaraz eta euskarazko hiztegi eta dokumentuetan ez dugu
> termino finkatu argirik topatu bi kontzeptuak bereizteko.
>
> *consentimiento informado, informed consent*: ikerketa edo saiakuntza
> kliniko bat jendearekin egiteko, ikertzaileak, sendagileak... parte hartuko
> duen pertsona nagusiari edo adingabe edo adimen desgaitasuna duen
> pertsonaren gurasoari edo legezko tutoreari informazioa eman eta "baimena"
> eskatu behar dio ikerketa edo saiakuntza klinikoan parte hartzeko, eta
> pertsona horrek dokumentu baten bidez bere "baimena" eman behar du.
>
> consentimiento hiztegietan eta corpusetan
> Euskalterm
> Zuzenbidea: adostasun (4) (interesdunaren adostasuna, sexurako adostasun
> adina...)
> Medikuntza: baimen informatua (4)
> Justicia.eus
> adostasun informatua, jakinaren gaineko adostasuna
>
> *asentimiento informado, **informed assent*:  ikerketa edo saiakuntza
> kliniko bat jendearekin egiteko, ikertzaileak, sendagileak... parte hartuko
> duen adingabeari edo adimen desgaitasuna duen pertsonari informazioa eman
> eta "baimena" eskatu behar dio ikerketa edo saiakuntza klinikoan parte
> hartzeko, eta pertsona horrek dokumentu baten bidez bere "baimena" eman
> behar du (tutoreak ematen duenaz gain)
>
> asentimiento hiztegietan
> Euskalterm
> Etika: onespen
> Erlijioa: atximendu
> Justicia.eus
> adostasuna eman, baiezkoa eman
> Hiztegi orokorretan: baiezko, baietz, baiespen, baimen, onespen, onarpen...
>
> Gure galdera: Erakunderen baten badauzka finkatuta terminook euskaraz?
> Zelan?
>
> Finkatuta ez badago, gure proposamena:
> consentimiento informado: adostasun informatua
> asentimiento informado: baiespen informatua
>
> Zer deritzozue?
>
> Eskerrik asko
>
> Sara
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190208/17c38aa4/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago