[itzul] Consentimiento informado vs asentimiento informado

Sara sara a bildua deusto.eus
Or, Ots 8, 10:09:55, CET 2019


Egun on:

Ikerketen prozedurari lotutako zenbait testutan "consentimiento informado,
informed consent" eta "asentimiento informado, informed assent" terminoak
eman behar ditugu euskaraz eta euskarazko hiztegi eta dokumentuetan ez dugu
termino finkatu argirik topatu bi kontzeptuak bereizteko.

*consentimiento informado, informed consent*: ikerketa edo saiakuntza
kliniko bat jendearekin egiteko, ikertzaileak, sendagileak... parte hartuko
duen pertsona nagusiari edo adingabe edo adimen desgaitasuna duen
pertsonaren gurasoari edo legezko tutoreari informazioa eman eta "baimena"
eskatu behar dio ikerketa edo saiakuntza klinikoan parte hartzeko, eta
pertsona horrek dokumentu baten bidez bere "baimena" eman behar du.

consentimiento hiztegietan eta corpusetan
Euskalterm
Zuzenbidea: adostasun (4) (interesdunaren adostasuna, sexurako adostasun
adina...)
Medikuntza: baimen informatua (4)
Justicia.eus
adostasun informatua, jakinaren gaineko adostasuna

*asentimiento informado, **informed assent*:  ikerketa edo saiakuntza
kliniko bat jendearekin egiteko, ikertzaileak, sendagileak... parte hartuko
duen adingabeari edo adimen desgaitasuna duen pertsonari informazioa eman
eta "baimena" eskatu behar dio ikerketa edo saiakuntza klinikoan parte
hartzeko, eta pertsona horrek dokumentu baten bidez bere "baimena" eman
behar du (tutoreak ematen duenaz gain)

asentimiento hiztegietan
Euskalterm
Etika: onespen
Erlijioa: atximendu
Justicia.eus
adostasuna eman, baiezkoa eman
Hiztegi orokorretan: baiezko, baietz, baiespen, baimen, onespen, onarpen...

Gure galdera: Erakunderen baten badauzka finkatuta terminook euskaraz?
Zelan?

Finkatuta ez badago, gure proposamena:
consentimiento informado: adostasun informatua
asentimiento informado: baiespen informatua

Zer deritzozue?

Eskerrik asko

Sara
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190208/5762c51f/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago