[itzul] «Nola markatu zuzenketak PDF eta Word/Writer dokumentuetan» ikastaroa, Donostian eta Bilbon

EIZIE bulegoa a bildua eizie.eus
As, Ots 26, 10:11:03, CET 2019


«Nola markatu zuzenketak PDF eta Word/Writer dokumentuetan» ikastaroa antolatu dugu, Donostian eta Bilbon.

- Donostian, 2019ko martxoaren 12an, Euskaltzaindiaren egoitzan 
- Bilbon, martxoaren 20an, Euskararen Etxean

Ordutegia: 16:00 - 20:00

Irakaslea: Belen Pikabea

Helburuak: Formatu editagarrietan, zuzenean egin ditzakegu aldaketak, baina nola lan egin, adibidez, PDF fitxategietan? Zer tresna eskaintzen dizkigute PDFek zuzenketak egiteko? Nola erabiltzen dira? Nola ziurtatu gure zuzenketak ondo ulertuko direla?
Osagarri gisa, formatu editagarri ohikoenetan (Microsoft Office-ko Word eta LibreOffice-ko Writer) aldaketen kontrola nola erabiltzen den ikasiko dugu.


Informazio gehiago eta izen ematea, hemen <http://www.eizie.eus/Jarduerak/eizie_ikastaroak/zuzenketak_PDFetan_2019>.


Laster arte.


Mila Garmendia
www.eizie.eus <http://www.eizie.eus/>
943 277 111





Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan lezake. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau akatsen batengatik jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.

DBLOn xedatutakoaren arabera, EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak) bermatzen du beharrezko neurriak hartuko dituela datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz tratatzeko. Bestalde, jakinarazten dizugu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurkakotasuna adierazteko eskubideak erabil ditzakezula helbide honetan: Zemoria, 25, behea, 20013 Donostia.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190226/96e1f2c3/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: EIZIE k tx.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 22697 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190226/96e1f2c3/attachment-0001.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago