[itzul] Arazoa Chromerako Xuxenekin

Ane Lopez ane.lopez a bildua tradumatica.net
As, Ots 26, 10:39:32, CET 2019


Kaixo:
Beti erabili izan dut Chromerako Xuxen plugina bezero baten online tresna
batean zuzenketa ortografikoa egiteko. Kontua da atzo konturatu nintzela ez
zela ari zuzenketak egiten.
Desinstalatu dut programatxoa, eta berriro instalatu; saiatu naiz zuzenketa
hizkuntza aldatzen, eta berriro "suedierara" itzultzen... dena alferrik.
Gaztelaniaz jartzen badut zuzentzailea, ondo ibiltzen da; beraz, ez da
Chromeren arazoa...
Arazoa da ez daukadala testua deskargatzeko modurik, eta, beraz, ez daukat
zuzentzaile ortografikoa pasatzeko beste modurik.
Bururatzen zaizue konponbiderik? Beste inork izan al du arazo hau?

Mila esker aldez aurretik,

Ane
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190226/0191ee6c/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago