[itzul] ER: orejetas

EGIA GOIENETXEA, Gotzon gegia a bildua gipuzkoa.eus
Iga, Urt 13, 10:43:03, CET 2019


"Orejetas" edo "orejas" erabiltzen da. Espaloien amaieran egiten diren bukaera biribil handiagotuak dira, oinezkoen pasabidea laburragoa eta, ondorioz, ziurragoa izan dadin.


Hitzez azalpenak baino hobeto, ikusi irudi honetan<https://www.google.com/search?q=orejas+en+las+aceras&tbm=isch&source=iu&ictx=1&fir=MjS9XgyWu8c5OM%253A%252C9bbZCSnhQyVHeM%252C_&usg=AI4_-kSEmy-iqmB9ijPBeSiYhOtGc4LrxA&sa=X&ved=2ahUKEwjjvc7kuerfAhXj6eAKHRDmCMAQ9QEwA3oECAYQBg&biw=1368&bih=798#imgrc=MjS9XgyWu8c5OM:>.


Bilaketa arin bat eginda "espaloi belarri", badirudi Eibarren eta Getxon, gutxienez, "belarri" erabili izan dutela.


Frantsesez, oso oker ez banago, "avancée de trottoir<https://fr.wikipedia.org/wiki/Avanc%C3%A9e_de_trottoir>" esaten diote, eta ingelesez "curb extension<https://en.wikipedia.org/wiki/Curb_extension>", baina baita ere "elephant ear".


--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.eus
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
________________________________
Nork: kris glass , ItzuL-en bidez <itzul a bildua postaria.com>
Bidaltze-data: igandea, 2019(e)ko urtarrilaren 13a 8:59
Nori: itzul a bildua postaria.com
Cc: kris glass
Gaia: [itzul] orejetas

Kaixo:

Ez dut hitz honen itziulpenik aurkitzen. Espaloi baten amaiera-edo izan daiteke? Aparkalekua hasten del lekua?


Eskertruko nizueke zerbait esatea.


kris
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190113/e82335ae/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago