[itzul] tecnologías web en el cliente eta tecnologías web en el servidor

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
As, Urt 15, 18:49:18, CET 2019


Kaixo:

Horrelako espresioak oso ohikoak dira: bezeroan, bezerora, bezerotik...
Zerbitzarian gauza bera. Beste barik erabiltzen dira.

Kontuan izan lokala (local) eta bezeroa (client) ez dutela zehazki gauza
bera izan behar. Gauza bera ostalariarekin (host) eta zerbitzariarekin
(server). Termino bakoitzak bere itzulpena du euskaraz eta normalean
dauden bezala itzultzen dira.

Ondo izan,
Txopi.

19/1/15 18:41(e)an, Bakartxo ARRIZABALAGA igorleak idatzi zuen:
> Bezeroan arrarotxo egiten zait -en el cliente ere bai-. Gauza omen da bezeroaren 
> ordenagailuan direla teknologia horiek, ez? hartara, ez luke bezeroarenean edo 
> horrelako zerbait beharko?
> 
> 
> Bakartxo
> 
>> envoyé : 15 janvier 2019 à 18:26
>> de : Txopi <txopi a bildua ikusimakusi.eus>
>> à : itzul a bildua postaria.com
>> objet : Re: [itzul] tecnologías web en el cliente eta tecnologías web en el 
>> servidor
>>
>>
>> 19/1/15 17:52(e)an, Josu Garate Golmayo igorleak idatzi zuen:
>>
>>> Kaixo.
>>>
>>> cliente eta servidor, bezero eta zerbitzari izendatzen direla kontuan
>>> hartuta, web-teknologiak bezeroan eta zerbitzarian esango nuke nik.
>>>
>> Guztiz ados, "web teknologiak bezeroan" eta "web teknologiak
>> zerbitzarian". Gidoiekin ere bai.
>>
>> Ondo izan,
>> Txopi.
>>
> 


-- 
Txopi.
http://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago