[itzul] PREMIOS Y GALARDONES

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Or, Urt 18, 11:17:00, CET 2019


Orduan, eta ez badizut gaizki ulertu, ez da "premios y galardones", baizik
eta "premios y galardón", ez?
Zure kasuan galardón = trofeo bada, "sariak eta garaikurra" izan liteke.
Edo "sariak eta txapela".
Edo kontua bada sari ezberdinen arteko hierarkia bat adieraztea,
"aipamen-sariak eta garaile-saria".
Horiexek, bururatu zaizkidanak.

Xabier Aristegieta


Hau idatzi du Amaia (euskara a bildua deba.eus) erabiltzaileak (2019 urt. 18, or.
(11:05)):

> Egun on:
>
> Ez dakit nola bereizi "Premios y galardones".
> Donostiako Zinemaldian begira ibili naiz baina ez dut topatu.
> Deban Animaziozko Film Laburren Lehiaketa abiatuko dute laster eta horiek
> dira sariak, baina niri ez zait, horixe, bietarako, "sariak" besterik
> okurritzen.
> "Premio" erabili dute, aurkeztuko diren film guztietatik lehiaketara
> pasako diren 10ei emango dieten diru saria adierazteko.
> Eta "Galardón", behin lehiaketan dauden 10 horietatik film onenari, gidoi
> onenari,... emango dioten trofeoari esateko.
> Laguntzerik bai?
> [image: Amaia Zinkunegi Zipitria - Euskara teknikaria]
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190118/f69b2ba2/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: armarriasinaduraAmaiaZ.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 34197 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190118/f69b2ba2/attachment-0001.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago