[itzul] ¿Cuanta sangre inocente entra en un barril de petroleo?
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ast, Urt 24, 11:20:27, CET 2019
Ulertzen dizut zer esan nahi duzun, Iñaki.
Baina, nire ustez, itzulpen ona ez da jatorrizko testuan erabilitako
balio-sistema auzitan jarri eta xede-testuan "zuzendu" eta jatorrizko mezua
"hobea" den beste batera desbideratzen duena. Nire ustez, itzulpen ona da
jatorrizko testu hipokrita bati ("hipokrita"ren ordez, nahi duzun
adjektiboa jar dezakezu) xede-testu berdinki hipokrita bat ("hipokrita"ren
ordez, nahi duzun adjektiboa jar dezakezu) aurkitzen diona Jatorrizko testu
epatante bati xede-testu berdinki epatante bat aurkitzen diona. Testu
hunkigarriari, testu hunkigarria. Testu gorrotagarriari, testu
gorrotagarria. Testu xenofoboari, testu xenofoboa. Testu sublimeari, testu
sublimea.
Azken batean, itzulpen on bat egitea ez al da, ba, dagokeen segidismorik
handiena egitea?
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Iñaki Arrieta - BiTEZ (itzul a bildua bitez.com) erabiltzaileak (2019
urt. 24, og. (09:39)):
> Barka, Xabier (eta guztiok).
> Ez nuen oso ondo adierazi esan behar nuena. Edo 'moxko antxian' geratu
> zitzaidan adierazpena.
> Galderak ere ez zuen gehiegi zehazten zalantzaren nondik norakoa.
>
> Onartuko nizuke aforismoa, inolako eragozpenik gabe, gainera, baldin eta
> kontsultagaia Mariano de Larra y Sánchez de Castroren poemaren bat
> itzultzeko lanetik baletor.
> Honako honetan, berriz, zuzentasun linguistikoaren eta helburu
> komunikatiboaren arteko hauta ezinbestekoa da.
>
> Mezu epatante batez kontzientziak astintzeko "itxurak" egin asmo duen
> kanpaina baterako den susmoa hartzen diot nik.
> Zergatik diodan itxura(keria)rena? Nekez onar daitekeelako jokamolde
> ondradutzat kontzientziak astintzeko eufemismo bat erabiltzea.
> Eta horri nioen segidismorik ez niokeela egingo, aspaldi honetan
> "kreatiboek" horrenbeste darabilten inkarioz jositako adierazpide
> politikoki korrektoegiari.
> Zure hipalageak, esango nuke, baduela zerbait sinekdoketik ere.
>
> "Odol errugabea" erabiltzen da, zertarako? Hilotz errugabeak telebistaren
> pantailan ager ez daitezen?
>
> Ez dut inori goiza astoratzeko asmorik; beraz, hautazkoa hau irakurtzea
> ere.
> Gaizki esanak, barkatu.
>
> _______________________________________
> Iñaki Bitezekoa
>
> El 23/01/2019 a las 20:23, Xabier Aristegieta escribió:
>
> Jatorrizko “sangre inocente” “odol errugabe” itzultzea ez da gaztelaniari
> inolako “segidismoa” egitea. Da jatorrizkoaren figura erretorikoari
> (hipalagea) euskarazko testuan egin beharreko ezinbesteko abegia egitea.
>
> Xabier Aristegieta
>
> godofredo a <texla39 a bildua gmail.com> erabiltzaileak hau idatzi du (2019 urt.
> 23, az. (19:37)):
>
>> Zenbat odo errugabel sartzen da petrolio-upel batean?
>>
>> El mié., 23 ene. 2019 a las 18:27, Bittor Abarzuza (<bittorbe a bildua gmail.com>)
>> escribió:
>>
>>> Kaixo, arratsalde on:
>>>
>>> Nola itzuliko zenukete esaldi hori:
>>>
>>> Zenbat errurik gabeko odol kabitzen da petrolio-upel batean?
>>> Zenbat errugabeen odol kabitzen da petrolio-upel batean?
>>> Zenbat errugabe odol sartzen da petrolio-upel batean?
>>>
>>> Ongi izan, Bitor Abarzuza
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190124/f49bda3c/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago