[itzul] Ele bitan
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.eus
As, Urt 29, 11:28:58, CET 2019
Pentsatzen dut azpisarrera hori ez dutela jaso hiztegian sartzeko adinako
maiztasuna ez duelako (edo EHn zer sartzen den eta zer ez den sartzen
erabakitzeko aztertu dituzten corpusetan ez zaielako behar adinako
maiztasunez agertu) edo ez diotelako aurkitu lokuzio-baliorik, hau da,
berez sortzen delako ("hiru eletan" sor daitekeen bezala) eta ez duelako
berezko izaeraz haragoko esanahirik garatu. Alegia, pentsatzen dut ez
dagoelako bestelako arrazoirik. Nolabait esateko,berdin galde genezake
zergatik ez den agertzen EH hiztegian "bi hizkuntzatan" esamolde adberbiala.
Pentsatzen dut hiztegian zer azpisarrera sartu erabakitzea ez dela lan
erraza, eta era askotako irizpideak erabil daitezkeela hori ebatzi ahal
izateko. Alegia, kontua da erabakitzea noiz eman behar zaion sarrera
hiztegian esamolde adberbial bati edo termino bati, eta horretan ez dute
berdin jokatzen hiztegi elebakarrek eta elebidunek. Hiztegi elebidun
batean, hala nola Elhuyar hiztegian, itzulpen-premiek edo hizkuntzen arteko
esamolde-desberdintasunek eragin handiagoa izaten dute. Elhuyar hiztegiak,
gaztelaniatik euskarara atalean, "en bilingüe" azpisarrera eman du
"bilingüe" sarreran eta "elebitan, bi hizkuntzatan" ordainak proposatzen
ditu, baina, euskaratik gaztelaniara atalean, "ele" sarreran ez du
"elebitan" azpisarrera eman, beharbada egileei iruditu zaielako "ele bitan"
esamoldeak ez duela behar adinako entitaterik euskaraz lokuziotzat
hartzeko.
Pentsatzen dut arrazoi horrengatik ez duela eman RAEren hiztegiak "en
bilingüe" azpisarrera "bilingüe" sarreran,
Pentsatzen dut, bestalde, EH hiztegi berri samarra dela, eta etengabe
handitzen ari direla, eta pentsatzen dut beharbada hurrengo edizio batean
sartuko dutela.
Pentsatzen dut gehiegi pentsatzen dudala, bana jakin, gutxi dakidala.
*Alfontso Mujika Etxeberria*
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
[image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
*a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 217
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.eus> <http://www.elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus
<http://www.elhuyar.eus/> *
<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza> <http://www.elhuyar.eus/>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
El mar., 29 ene. 2019 a las 10:19, Fernando Rey (<fernando.rey a bildua unavarra.es>)
escribió:
> Egun on.
>
> Gaur goizean ohartu naiz "ele bitan" ez dela ageri Euskaltzaindiaren
> Hiztegian.
>
> Elebidun eta elebitasun bai, baina ez "ele bitan" esamolde adberbiala.
> "Ele biz" ere ez da azaltzen. Elhuyarren hiztegian bai, hortxe dago.
>
> Badakizue ba ote dagoen arrazoiren bat horretarako?
>
>
> Fernando Rey
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190129/10a6b571/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago