[itzul] Ele bitan

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
As, Urt 29, 11:45:10, CET 2019


"Elebitan" hitz bakarrean idaztearen alde argudia daiteke, nire ustez,
egiazki ez dela "bi eletan" en alternatiba gisa erabiltzen, ezen "bi"
zenbatzailea izenaren ezkerretik erabiltzen den euskararen eremuan ere ele
bitan/elebitan esaten baita, ez "bi eletan". Alde horretatik, uste dut hitz
bakarrean idaztea zilegitzeko adinako trinkotasun bat duen espresioa
bilakatu dela.
Iruditzen zait "elebitan"en nahiko, nahiko antzekoa dela "bestaldetik"en
kasua (honako hau jasoa, bai, Euskaltzaindiaren Hiztegian), zeina, niri
pertsonalki behintzat, ez baitzait asko-asko gustatzen, logikoagoa
iruditzen baitzait aukera "bestalde" eta "beste aldetik"en artean izatea.

Xabier Aristegieta



Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
erabiltzaileak (2019 urt. 29, ar. (11:32)):

> Sarasolak "elebitan" moldea kritikatu zuen idazki hartan (loturik
> idaztea), baina "ele bitan" ontzat eman zuen.
>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>
> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
> Tel.: 943363040 | luzp.: 217
>
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> <http://www.elhuyar.eus> <http://www.elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus
> <http://www.elhuyar.eus/> *
>
> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza> <http://www.elhuyar.eus/>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
>
>
>
> El mar., 29 ene. 2019 a las 11:21, Alberto Martínez de la Cuadra (<
> albertomartinezdelacuadra a bildua gmail.com>) escribió:
>
>> Fernando:
>> Hona hemen arrasto bat:
>> http://www.erabili.eus/zer_berri/muinetik/1066735279
>> Elebitan
>> 2003-10-29 / 07:11 / Ibon Sarasola       HIZKUNTZA
>> Nonahi ikus daiteke gaur egun, baita *Berria* egunkarian ere.
>> Harrigarriki, nire ustez bederen. Zeren, zer da *–tan* deklinabide
>> atzizkia eransten zaion *elebi* hori?
>> *Elebitasun*, *ele* eta *bitasun*-en elkartzetik sortu zen, lehenagoko
>> *elebitza*-ri lekua kenduz, eta erabileraren poderioz hitz bakarrera
>> bildu zen. *Elebidun* ere bide beretik sortu zen (bada adibide bat
>> Orotariko Euskal Hiztegian *ele-bi-dun* idazkeraz). Kasu bietan hitz
>> elkarketaren edo eratorketaren munduan ari gara. Eta nik bederen ez dut
>> ezer, hainbat autore onen erabilerak zilegiztatzen dituen bi hitzon kontra.
>> *Elebitan*-en kasua besterik da: honetan deklinabide atzizki batez ari
>> gara, eta euskaraz *ele bitan* -edo *ele bietan*, testuingurua zein den-
>> behar luke. Eta euskara normalago batean, *bi hizkuntzatan* edo *bi
>> hizkuntzetan*, edo *euskaraz eta erdaraz* edo nahi dena.
>> Baina, ez naiz hain inozoa, badute azken esapide hauek jatorrizko bekatu
>> bat: ez direla gure artean jaun eta jabe den *en bilingüe* esapidearen
>> klonikoak. Beste hitz batzuetan esanda, ez direla mendean gauzkan erdararen
>> behar bezain morroi.
>> (IBON SARASOLA hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)
>>
>> Alberto
>>
>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190129/b18ca91e/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago