[itzul] Garakalde
Joxe Mari Berasategi Zurutuza
jxmbezu a bildua gmail.com
Ost, Urt 30, 23:09:01, CET 2019
Gabon, Josu:
Zegaman bazaudek bi baserri behintzat izenean "GARAKO" dutenak: GARAKOA
eta ETXEBERRIGARAKOA.
Hire herrikide Jose Luis Ugartek egin zian zerrenda bat: Zegamako etxeen
izenak.
Honela agertzen duk hizpide duguna:
izen normalizatua / gaur egungo ahoskera / Jose Luis Ugartek aztertutako
dokumentazioan lehen aldiz noiz aipatzen den / historian zehar izan
dituen adierakideak edo beste izen batzuk
GARAKOA / gaakoa / 1788 / Garaialde, Garakalde
Ezertarako balio baldin badik...
Segi bizkor,
Joxe Mari Berasategi
Gasteiz
29/01/2019 20:31(e)an, Jesus Zabaleta igorleak idatzi zuen:
> Bai, horiek bai, aurkitu ditut. Baina GARAKALDE bere horretan ez. Aldiz, BESTEKALDE eta gisakoak Orotarikoan ez baina hantxe bertan euskalki askotako adibideetan aurkitu ditut.
>
>
> Josu Zabaleta
> josuzabaleta a bildua gmail.com
>
>
>> El 29 ene 2019, a las 20:21, Jose Vazquez <hanizanik a bildua gmail.com> escribió:
>>
>> GARAI-ALDE (garalde AN-larr ap. A Morf 697). Parte superior, parte alta. "En Larraun (AN) gara aldean, en la parte alta, soleada" A Morf 697n. "Garaldeak, Larrungo ibarrean eguzki-aldea esan nai du. Edozein mendi, arkaitz edo soroen eguterari, garaldea esaten zaio; ta mendi edo muiño baten ego aldetik dagola esan nai du" (Comunicación personal de A. Intza).Otadiaren garai-aldean. "En la parte superior". Or Eus 328. Rusia garaikaldeko mendiak. Ibiñ Virgil 106n (v. tbn. 92). Garaikaldean matsondo malgu-errexez inguratu ditu. Ib. 38. Zoaz, Joan Austin, bordara, ta garai aldeko txuloan an dago nere pipa ta ekatzu. JAzpiroz 22.
>>
>> El mar., 29 ene. 2019 a las 17:55, Jesus Zabaleta (<josuzabaleta a bildua gmail.com>) escribió:
>> Inork ezagutzen al du hitz hori, GARAKALDE, nire ustez Urola Garaian maiz erabiltzen dena? (Non? etxe baten, sail baten garakaldean…). Ez baitut inon aurkitu.
>>
>> Mila esker denoi.
>>
>> Josu Zabaleta
>> josuzabaleta a bildua gmail.com
>>
>>
>>
>>
>
>
>
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago