[itzul] Eraikingintzaren kode teknikoa

Iñigo Onandia onandiai a bildua gmail.com
Ost, Uzt 3, 18:39:08, CEST 2019


EKT euskaraz liburutzar bakarra da, baina jatorriz, gaztelaniaz, dozena bat
liburuxka dira, bakoitza *oinarrizko dokumentu* bati buruzkoa.

Euskarazko bertsioa argitaratu zenetik egundaino, *oinarrizko dokumentu*
berriak sortu dira eta jada zeuden batzuetan aldaketak  izan direnez,
dokumentu espezifiko horien edizio berriak argitaratu dira gaztelaniaz.

Laburbilduz, euskarazko bertsioaren atal batzuk zaharkituak daude, eta
beste batzuk faltan, beraz, jatorrizkoetara jo beharko duzu indarrean
dauden betebeharrak zein diren jakiteko.

Iñigo Onandia

El mié., 3 jul. 2019 a las 15:02, Itzuliz Itzulpen Zerbitzua (<
itzuliz a bildua outlook.com>) escribió:

> Beno... jabetuko zineten korrika idatzita dagoela: "ez ditut euskarazkoan
> aurkitu"
>
> Joxemari
> 2019/7/3 12:45(e)an, Itzuliz Itzulpen Zerbitzua igorleak idatzi zuen:
>
> Kaixo.
>
> Eraikingintzaren Kode Teknikoa ez da gaztelaniazko Código Técnico de la
> Edificación horren itzulpena, ala?
>
> Edo bertsio bat baino gehiago dago?
>
> Izan ere gaztelaniazkoan dauden gauzak ez ditu euskarazkoak aurkitu.
>
> Badakizue bertsio kontuak diren?
>
> Mila esker, aurrez
>
> joxemari
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190703/923d1597/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago