[itzul] happy-go-lucky

nerea elorriaga neretxuk a bildua gmail.com
Ast, Eka 6, 19:17:25, CEST 2019


Eskerrik asko guztioi! Azpi-tituluetan jartzeko da, oso bizkor pasatzen
dira, eta uste dut azkarren ulertuko dena "beti-pozik" dela...

Mila esker!

On Thu, 6 Jun 2019 at 11:25, Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>
wrote:

> Eskerrik asko bioi halakoen berri emateagatik: berez behar Zabal(et)anekoa!
>
> Hau idatzi du Jabier Zabaleta (euskara a bildua orio.eus) erabiltzaileak (2019
> eka. 6, og. (09:35)):
>
>> Baliabide hori oso adierazkorra da eta erabiltzen da gurean ere. Oso
>> bizkorra ez denari aisa botako diote Orion: ‘Hi zer haiz, Motzanekoa?’.
>>
>> Beraz, ‘Esperantzanekoa/Esperantxanekoa’ egokia iruditzen zait eta, horri
>> tiraka, asmatu daitezke antzeko batzuk: ‘Larroxanekoa’, ‘Pozateginekoa’…
>> kolpe batez ulertzeko modukoak.
>>
>> Ondo-ondo bizi.
>>
>>
>> *Jabier Zabaleta*Orioko Udaleko euskara teknikaria
>> euskara a bildua orio.eus
>> 943 830 346 –>8
>>
>>
>> El 5 juny 2019, a les 20:45, Juan Luis Zabala <jaulis62 a bildua gmail.com> va
>> escriure:
>>
>> Seguru asko ez du balioko, baina gure artean, duela hogeitaka urteko
>> Azkoitian, "Esperantxitanekue" ("Esperantxitanekoa") esaten genuen.
>> Testuingururen batean akaso balioko luke.
>>
>> El mié., 5 de jun. de 2019 a la(s) 20:28, nerea elorriaga (
>> neretxuk a bildua gmail.com) escribió:
>>
>>> Kaixo itzulkideok,
>>>
>>> Ez zait bururatzen goiko hori emateko modu jatorrik. Erdaraz "feliciano"
>>> edo horrelakoren bat esango genuke... proposamenen bat?
>>>
>>> Eskerrik asko aldez aurretik!
>>>
>>> nerea
>>>
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190606/fa570b51/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago