[itzul] happy-go-lucky

Diego Martiartu onddobaltz45 a bildua gmail.com
Or, Eka 7, 12:51:41, CEST 2019


Pozontzi (mainontzi, negarrontzi eta holakoen bidetik)

Hau idatzi du nerea elorriaga (neretxuk a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2019
eka. 6, og. (19:40)):

> Eskerrik asko guztioi! Azpi-tituluetan jartzeko da, oso bizkor pasatzen
> dira, eta uste dut azkarren ulertuko dena "beti-pozik" dela...
>
> Mila esker!
>
> On Thu, 6 Jun 2019 at 11:25, Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>
> wrote:
>
>> Eskerrik asko bioi halakoen berri emateagatik: berez behar
>> Zabal(et)anekoa!
>>
>> Hau idatzi du Jabier Zabaleta (euskara a bildua orio.eus) erabiltzaileak (2019
>> eka. 6, og. (09:35)):
>>
>>> Baliabide hori oso adierazkorra da eta erabiltzen da gurean ere. Oso
>>> bizkorra ez denari aisa botako diote Orion: ‘Hi zer haiz, Motzanekoa?’.
>>>
>>> Beraz, ‘Esperantzanekoa/Esperantxanekoa’ egokia iruditzen zait eta,
>>> horri tiraka, asmatu daitezke antzeko batzuk: ‘Larroxanekoa’,
>>> ‘Pozateginekoa’… kolpe batez ulertzeko modukoak.
>>>
>>> Ondo-ondo bizi.
>>>
>>>
>>> *Jabier Zabaleta*Orioko Udaleko euskara teknikaria
>>> euskara a bildua orio.eus
>>> 943 830 346 –>8
>>>
>>>
>>> El 5 juny 2019, a les 20:45, Juan Luis Zabala <jaulis62 a bildua gmail.com> va
>>> escriure:
>>>
>>> Seguru asko ez du balioko, baina gure artean, duela hogeitaka urteko
>>> Azkoitian, "Esperantxitanekue" ("Esperantxitanekoa") esaten genuen.
>>> Testuingururen batean akaso balioko luke.
>>>
>>> El mié., 5 de jun. de 2019 a la(s) 20:28, nerea elorriaga (
>>> neretxuk a bildua gmail.com) escribió:
>>>
>>>> Kaixo itzulkideok,
>>>>
>>>> Ez zait bururatzen goiko hori emateko modu jatorrik. Erdaraz
>>>> "feliciano" edo horrelakoren bat esango genuke... proposamenen bat?
>>>>
>>>> Eskerrik asko aldez aurretik!
>>>>
>>>> nerea
>>>>
>>>
>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190607/77845a71/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago